Esaten dute liburu guztiek dutela une bat bizitzan, baina nik ez nuen inoiz pentsatuko 3.200 urte ondoren, #Odisea irakurri behar nuenik. Baina hemen nago, Troiako gerran gertatutakoa freskatzen eta I. kantuarekin harrapatuta (prosan idatzitako bertsio gaurkotu batekin, hori bai).

Jarraitu

@desertorea Hori da "los aqueos de doradas grebas" behin eta berriro aipatzen dituena? 😜 Edo hori Iliada al zen? Biak irakurri nituen, bata bestearen atzetik, eta tostoi xamarra.

@txikillana hori Iliada da, bai. Honek "hijo de, hijo de, hijo de" da errepikatzen duen gauza bakarra. Momentuz ezer gutxi irakurri dut, lehen kantu biak, baina dagoeneko konturatu naiz kontuz ibili behar naizela Atenearekin: honetaz eta besteaz mozorrotuta, Mortadelo dirudi 🤪

@desertorea Ba aizu, nik goguan dakatena eta orduan pentsau nebana ez datoz bat. 2006xan irakorri nebanian idatzittako hau topau dot. Lasai, spoilerrik ez dago. 😜 eibar.org/blogak/orakulua/460

@txikillana liburua bukatzen dudanean irakurriko dut blog bidalketa, nire iritzia ez kutsatzeko (😇) eta gero komentatuko dugu. Momentuz irakurritakoarekin oso gustura, akaso, esango nuke zertxobait zurruna dela kontaketa (esaldi eta estruktura dezente errepikatzen ditu), baina 3200 urtetik gorako liburu baten, barkatzen da. Garai hartan existitzen ote zen editorearen rola? Ezetz dirudi, bestela... ✂️✂️

@txikillana are gehiago, abestua izateko sortu zuela kontutan hartuz, agian errepikapenak ez ziren horrenbeste antzematen. 😅

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea