Bezero/kliente berben kasu xelebria, eta euskerian arau batzuen inkoherentziak. Kasu honetan, Erramun Gerrikagoitiakin ados nago. http://referentziak.blogspot.com/2022/01/guezurrezco-lexico-camuflatua-vecero.html
Txo, Erramunek postposizioak (x-tik) preposizio bezela (tik x) erabiltzeitu
@porru Batuaz bai. Baiña gero, kaletik topatzen dozu eta NORMAL berba egitten dau! 🤪Jator-jator gaiñera (Munittibarkua da).
@txikillana @porru
Edonola ere, banago Erramunek beste hizkuntzei eskatzen ez dien koherentzia eskatzen diola euskarari.
Alpinista gehienak ez dira alpeetan ibiltzen, biblioteketan ez "biblorik" (grezian ez bada), parlamentuan ez da "parlatzen" (frantsesez bai, ez espainolez, ezta ingelesez ere), "parent/pariente" horietako asko ez dira erditu, "salaire/salario" delakoak ez dira gatzez ordaintzen...
Te, gaur egun ez dugu egiazko surik sukaldeetan! Ez da hainbesterako, ezta?
@txikillana @porru Ez da Gerrikagoitiaren mailara iristen inondik inora, eta beste estilo bat du, baina Joseba Lakarraren idazkera ere... Irakurri ostean panzer dibisio osoak harrapatutako zigarrokinaren antzera uzten dit burua. Idazkera eta teoria xelebreen/bere aurkakoen kontura trufa egiteko idatzi du behin baino gehiagotan, baina 'serio' idazten duenean ere... tankea...
@bixardune @txikillana @porru
Horrelako bitxikerak gustuko badituzue, Josu Lavinen testuei behako bat egitea aholkatzen dizuet.
@kilkerra @bixardune @porru Lavin lapurterari fideltxoagoa (eta beraz ulerterrazagoa) da. Ez da estratosferan hain gora iritsi. 😀
@txikillana @kilkerra @porru FidelTXOagoa, hori da, ze oker ez banago, 'naffarrera' deitzen dio erabiltzen duen aldakiari...
@bixardune @kilkerra @porru EI!! EZ SARTU NERE LAGUNAREKIN, aditu?? 😛 https://eibar.org/blogak/orakulua/guechoko-dissidente-maitheak
@txikillana @porru
Ezaguna duen bere hizkera, eta egunerokoan "normal" hitz egiten duela jakiteak pixka bat lasaitzen nau.
Mitoa ere hein berean txikitu zait, ordea. 😅