Herenegun laranjardoa botileratu nun. Sagardo fruta-kuttu zaporea daka.

Gaur atxaldian txukruta (aziaza, garratzaza) ingoet. Baratxuria gehitukoiot o ez?

Hurrengo astian jenjibrardoa iteko asmoa dakat ere.

Gora hartzidurak!

@porru Nola egin duzu laranjardoa? Zukua egin eta bere kasa hartzitzen utzi sagardoa egiteko bezala?

@aldatsa
4L laranja-zuku (eskuz zukututa laranja 10 ekologikotik)
5g ogi-legami

@porru @aldatsa probatu behar duzu berezko fermentazioarekin, legamirik gabe. Beste unibertso bat da. Laranjakin ez dut egin baina gengibreakin... legamiakin: 6,5. Berezko fermentazioarekin: 9. Beste rollo bat hartzen du. Baina bitxoa sortu eta elikatu behar da, eta fermentazioa askoz motelagoa da, eta burbuilak ateratzea ere gehiago kostatzen da.

Jarraitu

@okerreko @porru @aldatsa Baiña kontuz pasau barik. Jokin, jaramon egin netsuan eta remolatxia beratzen ipiñi neban, hartzitzeko. Puspilluak bakarrik ez... lizuna bebai urten jatan! 😂 Azkenian pare bat killo zerriporronera bota bihar izan nittuan, ha ez zeguan jaterik.

@txikillana @porru @aldatsa ja! Kontuz ibili biada! Likido azoixan beti eta airiakin kontaktua ekidin!

@okerreko @porru @aldatsa Lasai, gizon errekurtsoduna naiz: oratu egin neban, eta bera tentakuluekin ni ittotzen saiatu bazan be, ni arpoiakin abillagua naiz eta burrukia irabazi neban. 🤭

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea