Jarraitu

8. mailan Narrazioak liburua irakurri behar genuela erabaki zuen irakasle batek, "txanogorritxu irakurtzeko garaia bukatu da" esan zigun. Euskara ikasgaia ez nuen gainditu, Narrazioak ez nuen ulertu. 41 urte ditut, liburua etxean dut, Sarriren EZER ez dut irakurri ordutik. Ez naiz gai. Sentitzen dut.

@AVU_Osoro gauza berbera gertatu izan zait zenbait idazlerekin. Adibidez, Bernardo Atxagarekin. Iaz bere azken liburua irakurri nuen eta behin blokeoa apurtuta, beste zenbait libururekin jarraitu dut.

Garrantzitsua da horrelakoekin apurtzea, norbera delako kaltetu bakarra.

@desertorea @AVU_Osoro Askotan entzun izan ditut horrelako kasuak, derrigorrezko irakurketaren albo ondorio legez. Niri neuri ez zait sekula gertatu, baina deigarria egiten zait. Imajinatzen dut sistema horren kontura izango dela eztabaida pedagogikorik.

@txikillana @desertorea Irakurtzea gustoko dut, baina Sarrirekin ezin izan dut, aldi berean zerbait galdu izanaren sentipena dut, askorentzat ain kultuzko izanik.

@desertorea Ea pareta eraisteko gai naizen eta adiskidetzen naizen noiz bait.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea