#Sarrionaindia 8. mailan Narrazioak liburua irakurri behar genuela erabaki zuen irakasle batek, "txanogorritxu irakurtzeko garaia bukatu da" esan zigun. Euskara ikasgaia ez nuen gainditu, Narrazioak ez nuen ulertu. 41 urte ditut, liburua etxean dut, Sarriren EZER ez dut irakurri ordutik. Ez naiz gai. Sentitzen dut.
@AVU_Osoro gauza berbera gertatu izan zait zenbait idazlerekin. Adibidez, Bernardo Atxagarekin. Iaz bere azken liburua irakurri nuen eta behin blokeoa apurtuta, beste zenbait libururekin jarraitu dut.
Garrantzitsua da horrelakoekin apurtzea, norbera delako kaltetu bakarra.
@txikillana @desertorea Irakurtzea gustoko dut, baina Sarrirekin ezin izan dut, aldi berean zerbait galdu izanaren sentipena dut, askorentzat ain kultuzko izanik.