Jarraitu

Nik autokarabanen kontrako aurreiritzixak dittudazela . Baiña badirudi arazua EH-ko eredu turistiko zaharkituan egon leikiala, ibilgailluotan baiño. Eskerrikasko ikuspegi barri bat emotiarren, tokaio! sustatu.eus/1629719648

@txikillana Ba nik nire zalantzak dauzkat, zenbait argudiorekin ez nago ados.

@txikillana
@AVU_Osoro
Niri jasangarritasunarenak deitu dit atentzioa. Hegazkinarekin alderatuta noski izango dela ekologikoagoa, baina bestela ere bai?

Martxan baino denbora gehiago geldi ematen duten ibilgailuak, ez dakit ba... (eta berdin auto normalekin)

@galaipa @AVU_Osoro Hombre, oinez edo bizikletaz bidaiatzea baino gehiago ez. Baina auto normalez baino gehiafo bai? Edo?

@txikillana
Ez dakit, nik ez dut hain argi ikusten. 😅 Ez dira gauza bera luxuzko hotela eta ostatu xumeago bat. Beraz konparatzea ez da erraza. Gustora irakurriko nuke ikerketaren bat.

Baina agian ibilgailu pribatuak gustoko ez ditudalako izango da 😆

@AVU_Osoro

@txikillana Ekologikoagoa omen...
- Mugitzeko zenbat erre eta zenbat ixurtzen du?
- ur/energia kontsumo txikia geldik dagoenean, eta lurraren okupazioa?
- Herri txiki batek (adibidez Pirineoan, bertan bizi naiz ikasturtean) diru gutxi duenez, orube lauak hormigoiztatu beharko lituzke, lanak merkeago direlako, ondorioz orube on apurrak galtzen dira.
- Bertako kalitatezko kontsumoa bultzatzen omen da...Zalantza izugarriak dauzkat. Irten aurretik superretik buelta askok.

@txikillana
- Okupatzen duten azalerarako orohar jende gutxi ibilgailuko.
- "Behi bat erosten baduzu zure ardura nun eduki" (Pontevedrako alkateak, aparkaleku urrien arira) erabat ados nago.
- Gutxiengoa izango da, baina bizilagunekiko begirune gutxi askotan.
- Gutxiengoa izango da, baina denok debekatuta dagoela jakin arren, bertan ttak jartzea. (aurten jaizkibeleko itsas labarrean bat...)
- Sukaldea bertan izanik, ostatuetako kontsumoa, zalantzan dut.
Hauek nere eritziak.

@txikillana Abuztuko datu bat, 150 furgoneta/autokarabana egun batean Otsagabian.
Nola kudeatzen da?Zenbat toki eskaini behar zaie? Beste 364 egunetan zer?....
Galdera gehiegi.

@txikillana galdu den orube horrek zein etekin ematen dio Udalari zuzenean? Bertan egiten den kontsumoak soilik, baina aldi berean zaborrak, estolderia, ura...Prest jarri behar ditu.

@AVU_Osoro @txikillana Duela urte pare bat egun batzuk pasa nituen Zaraitzu aldean. Lotarako lekurik aurkitu ez nuenez furgonetan lo egiteko asmoz joan nintzen. Otsagabia jendez eta furgoneta/autokarabanaz lepo zegoen. Pilaketetatik ihesi oso gertu dagoen Ezkarotzera joan nintzen. Parkina ia hutsik eta afaldu nuen jatetxea ere antzera. Herri oso ederra. Ondo afaldu eta lasai lo. Oso deigarria iruditu zitzaidan kontraste hori.

@aldatsa @txikillana Asier paradoxa dirudi, baina ala da. Otsagitik edozein herrira mugitu, eta beste mundu bat da, herri oso dotoreak daude Otsagiz gain. Pozten naiz zure aukeraketaz. Hurrengorako, EDOZEIN herritan dastatu hanburgesak, itzelak dira.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea