Guzti hauetatik, ze kapitulu dakazute gustokoen Sarrionaindian Narrazio Guztiak liburutik? Bat gazteleraratu behar det ta

Jarraitu

@porru Eskolan irakur arazi zidaten eta izugarri sufritu nuen, ez dut berriro irakurtzeko adorerik izan, eta etxean dut.
Ikasgaia suspenditu nuen, ez nuen deus ulertzen.

@AVU_Osoro @porru bi aldiz saiatu naiz nire bizitzan eta bi aldiz irakurri ezin. Eta jende gehiagori entzun diot...

@mikelgs @porru pentsa, liburu horri "esker", Sarriren liburuei ez diet aukerarik eman. Alperra ematen dit.

@AVU_Osoro, "alperra eman" esapidea enun iñoiz entzun. Hiztegitan eztet topatu. Erabiltzezu zuk? Entzun diozu beste jendiai? Zuk sortuzu?

@porru kuadrillako bati hartutako "mailegua", bere lankide batek maiz erabiltze omen zun, Oiartzuarra zen. Asko ez baina nik erabiltzen dut, gramatikalki barrabaskeria izan daiteke edo da.😅🤭☺️

@AVU_Osoro
Ez pentsa gramatikalki okerra danik! Esapideak (edo "espresio idiomatikoak") gehienetan ez dia zentzudunak ta ezin dia bere horretan ulertu. Horregatik da hain zaila beste hizkuntzak ikastean holakoak ulertzea (ingleseko phrasal verbak adb)

Galdetuizut esapideen zerrenda bat iten nabilelako

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea