#HariDramatikoa

Nire inprimagailua, 5 bat urteko Canon Pixma MG6850 bat, 2022ko abenduan:
- Firmware berri bat dago eskuragarri. Eguneratu nahi duzu?
- Orain ez, dena ondo dabil eta...
- Ok! (Inprimatzen jarraitu du).

2023ko urtarrilean:
- Firmware berri bat dago eskuragarri. Eguneratu nahi duzu?
- Ez, ez, lasai. Gustura nago horrela.
- Ok! (Inprimatzen jarraitu du).

2023ko otsailean:
- Firmware berri bat dago eskuragarri. Eguneratu nahi?
- Ez, lasai!
- Ados! (Inprimatzen jarraitu du)

2023ko martxoan:
- Firmware berri bat dago eskuragarri. Eguneratu nahi duzu?
- Presaka nabil eta geroago egingo dugu!
- Ok! (Inprimatzen jarraitu du).

2023ko apirilean:
- Firmware berria eskuragarri. Eguneratu?
- Aurrerago beharbada. Orain inprimatu hau.
- Noski! (Inprimatzen jarraitu du).

2023ko abenduan:
- Firmware berri bat dago eskuragarri. Eguneratu?
- Tira, eguneratu, bada!
- Eguneratzen...
- Eskerrik asko. Orain inprimatu hau...
- ERROR B203. CONTACTE CON EL SERVICIO TÉCNICO.

-El Servicio Técnico™: Uy, señor, ese error es muy caro de reparar, le sale mejor comprar un dispositivo nuevo!

😤😤😤😤😤😤😤😤😤😤😤

#ZaharkitzeProgramatua #Lotsagabeak #Canon

@txerren @joxe entzuna dut software librearen sorrera inprimagailu baten software gezurtiari eurrez egiteko izan zela

@mikelgs @txerren Buah, oraintxe egon naiz fakturaren bila, eta klaro, 2015ean erositakoa da. Frogarik ez, baina zalantzarik ere ez 😤

@AVU_Osoro keba, arazoa ez dago driverretan, errorea botatzen du ordenagailura konektatu aurretik. Seguru nago firmware berriaren tema dela, bi aukera ikusten ditut:

1) Nolabait kontrolatzen du gailuaren adina, eta puntu batetik aurrera blokeatzen du berria erostera bultzatzeko (bateragarria 'zerbitzu teknikoak' emandako erantzunarekin).

2) Tinta kartutxo ez-ofizialen erabilera blokeatzen du. (Kartutxoek soilik inprimagailu berri bat baino gehiago balio dute).

@AVU_Osoro Hackeo fisikoak ere egin ditut, eta ezebez. Esango nuke 1) aukera dela: gailuak adin bat edo inprimatze kopuru bat edo dena delakoa betetzen duenean, firmwareak esaten dio tururu mambru.

youtu.be/3nbcpquy7kU

@joxe
@AVU_Osoro Niri behin antzeko zerbait gertatu zitzaidan. Egun batetik bestera tonerra detektatzen ez zuela esaten hasi zen. Samsung etxekoa nire kasuan.

Firmwarea aldatuta lortu nuen berriro martxan jartzea. Baina firmware fitxategiak etab lortzea, buff. Azkenean ausartu nintzen, baina beldur nintzen birusen bat sartuko nuela 😂 oso itxura txarreko webguneak...

@joxe
@AVU_Osoro Gerora beste arazo batengatik plaka basea aldatu nion. Aliexpressen merke-merke erosita. Agian beste aukera bat da "kontagailua" berriro zeroan jartzeko 🙈

@galaipa @AVU_Osoro Bai, begiratzen nabil, suposatzen da errore hori inprimatze buruaren arazoren bati dagokiola. Arazoa: buru berriak literalki pare bat inprimagailuk beste balio du. Eta eBayn zein Aliexpressen erabilitako edo 'konpatible' baten truke eskatzen dutenarekin ere gailu berria erosi leike. Ez nago 60 euro gastatzeko funtzionatuko duen inolako bermerik gabe... Baina joer, egun batetik bestera 'hondatu' den trastea besterik gabe botatzea ere...

#dilemak

@joxe @AVU_Osoro Ulertzen zaitut bai... zail jartzen digute.

Ez dakit arazoa den inprimagailu berriak merkeegiak direla (gero kontsumibleekin negozioa egiteko). Edo piezak garesti jartzen dituztela inork ez konpontzeko. Edo agian bietatik pixka bat...

Animo!

@galaipa @AVU_Osoro Arazoa da oligopolio ederra dagoela inprimagailuen teman eta sudur puntan jartzen zaizkien prezioak jartzen dituztela. Aldatu beharreko pieza horren balioa ez da izango 5 euro baino gehiago. Baina 150ean saltzen dute (eta beste horrenbeste eskulana, noski, nahiz eta aldaketa norberak egin dezakeen 5 minutuan). 😤😤

@galaipa @AVU_Osoro Bueno, erosi dut inprimatze buru horietako bat Txinan 20 euroan. Ea noiz iristen den eta zeozertarako balio duen 🙄🙄🙄

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea