Gaurko kuadrilako "analisia"*:
- Bikote harreman homosexuala modu publikoan bizi duten emakume gehiago ezagutzen ditugu, gizonezkoenak baino.
*Bakoitzak antola dezala bere bizitza nahi eta ahal duen bezela.
Analisi hau, ez da batere zientifikoa,e! Iñor mintzeko gogorik gabekoa.
@GariGaraialde @AVU_Osoro Ba nire kasuan guztiz kontrakoa. Tokian tokikoa izan liteke
@RiverRock @AVU_Osoro bai, bai. Gainera sentsazioa idatzi dut, ze izan daiteke arreta gehiago jartzea emakumezko bikoteengan, eta horregatik gehiago ikusten ditugula pentsatzea.
@RiverRock @GariGaraialde Zalantzarik gabe Ibai, eta gerta daiteke gure inguruko koadrilla batean zuk diozun irakurketa egitea eremu bertsuan.
Horregatik nioen "analisia" zela😅.
@AVU_Osoro guk atzo, famili bazkarian, hori bera aipatu genuen. Gazte ginenean, gutxi, baina mutil homosexualak ezagutzen genituen, neskak ez; gaur egun, kalean, beraien harremana ezkutatzen ez duten lesbiana bikote gehiago ikusten dugun sentsazioa dugu.