Ba etxe trukea itxi dugu udarako, ilusio handiarekin: Islandia.

Hori bai, beste gauzen prezioa begiratzen ari gara eta WTF.

Bide batez, norbaitek nahi badu gehiago jakin etxe trukeen inguruan, hemen nago.

Jarraitu

@theklan giltza trukea nola kudeatu familia/lagunik molestatu gabe?
barandetako kutxatxo horiek ez didate konbentzitzen.

@AVU_Osoro ba modu asko daude ez baduzu beste bat "molestatu" nahi (auzokoa, familiarra, laguna). Klabea duten kutxatxo horiek da bat. Beste bat da bidean edo aireportuan geratzea, edo lehen iritsiko dena itxoitea eta etxean bertan egin trukea. Era badira ere korreoz bidaltzen dituztenak.

@theklan @AVU_Osoro guk Cantabriara joan nahi dugu apirila amaieran. Kriiiston pereza ematen dit Airbnb probatzeak

@mikelgs @AVU_Osoro gu oso pozik gaude trukearekin. Kantabrian ere aukera ugari, baita bigarren etxebizitzak ere, puntuen truke lortu daitezkeenak.

@theklan @AVU_Osoro eta nola egin duzu kontaktua etxea eskaintzen duenarekin? Plataformaren bat erabiliz?

@mikelgs
@theklan @AVU_Osoro Guk ere etxe trukaketa asko egin ditugu. Azken urtetan ez, baina beste arrazoi batzuengatik. Eta oso oso gomendagarria.

Gure kasuan Intervac plataformaren bidez.

us.intervac-homeexchange.com/

@mikelgs @AVU_Osoro bai, plataforma bidez, eta izena eman behar da. Ez da ohikoa asteburu batetik bestera lortzea gauzak, jende askorekin kontaktatu behar duzu, eta euren planen barruan ea aukera dagoen ikusi.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea