@gontxatorre @AVU_Osoro @jogerka soldatarena nola den ez dakit, egunen batean baldin badakizue esan. Pena litzateke jokalariek elkarrizketa indibidualak izatea enpresarekin. Konbenio modukoa egitea zintzoagoa litzateke. Eta horrekin ez dut esan nahi denek berdina kobratzea, baizik eta joko-arauak berdinak izatea denentzat. Gero garaipenekin (hain justu kirol arloan) logikoa iruditzen zait gehiago kobratzea. Askoz gehiago ere ez da behar, nire ustez.
@mikelgs @gontxatorre @jogerka mikel eta insalus/alzola....ur botila batekin atera ezkero? demagun eraman enpresak babeslea alzola ura duela, neri ez dit traba handirik egiten.
hori bai, kamixeta babeslez beteta edukitzea ere ez. Estetikoki ez da polita eta markentzat ere babesle entsala baten egotea ez da eraginkorra.
@mikelgs @gontxatorre @jogerka mikel zein literala zaren, ez zen nire asmoa botilako uraren apologia egitea.
Goikok potoa darama, barruan zer duen auskalo (ez naiz dopinaz ari).
@AVU_Osoro @gontxatorre @jogerka ah! Ironia baldin bazegoen ez dut harrapatu 😅
@AVU_Osoro @gontxatorre @jogerka ur botilaratua ere kritikatzen dut, zorionez iturrikoa ona daukagulako (tabernetan pitxarra eskatzen dugu adibidez). Oso gutxitan "behar" dugu plastiko hori.
Baina gertuko enpresa baten ur botilaratua hobeto onartuko nuke. Red Bull legala da, baina ez da osasungarria eta gazteentzat eredua ere badira kirolariak. Zuk uste Goikok hori edateko gogoa izaten zuela partidua eta gero? Oso forzatua zegoen publizitate hori.