@gontxatorre @AVU_Osoro @jogerka soldatarena nola den ez dakit, egunen batean baldin badakizue esan. Pena litzateke jokalariek elkarrizketa indibidualak izatea enpresarekin. Konbenio modukoa egitea zintzoagoa litzateke. Eta horrekin ez dut esan nahi denek berdina kobratzea, baizik eta joko-arauak berdinak izatea denentzat. Gero garaipenekin (hain justu kirol arloan) logikoa iruditzen zait gehiago kobratzea. Askoz gehiago ere ez da behar, nire ustez.
@gontxatorre @AVU_Osoro @jogerka eta publizitatea "alde guztietatik" dagoela esan duzu, baina muga bat ere jarri ahal zaio nire ustez. Frontoiko hormetan zenbat eta zer ez onartu, arropa eta xisteretan zenbat onartu...
ETBko elkarrizketara produktu batekin joatea itsusia da. Ez zitzaidan gustatuko ezta zesta punta orokorrean babesteko balitz ere, baina suposatzen dut irabazi pertsonalak zirela horiek. Ikusle bezala bakarrik hitz egin dezaket, eta kontra hitz egiten dut. 😇
@mikelgs @gontxatorre @jogerka mikel eta insalus/alzola....ur botila batekin atera ezkero? demagun eraman enpresak babeslea alzola ura duela, neri ez dit traba handirik egiten.
hori bai, kamixeta babeslez beteta edukitzea ere ez. Estetikoki ez da polita eta markentzat ere babesle entsala baten egotea ez da eraginkorra.
@mikelgs @gontxatorre @jogerka mikel zein literala zaren, ez zen nire asmoa botilako uraren apologia egitea.
Goikok potoa darama, barruan zer duen auskalo (ez naiz dopinaz ari).
@AVU_Osoro @gontxatorre @jogerka ah! Ironia baldin bazegoen ez dut harrapatu 😅