Bide batez, gaur lagun bati Izarkomi buruz hitz egiten nintzaiola, galdetu dit prezioen inguruan. Beraz, sartu naiz webgunean esateko, eta konturatu naiz nire tarifagatik (dei mugagabeak eta 50GB) 25€ hilean ordaintzen ari nintzela, baina orain 10 €-an zegoela 🥲🥲 Espero dut aspalditik egon ez izana prezio berria, baina bueno, jada idatzi diet eta eguneratu didate.

@Jokin_PA @izarkom bere politikan du, gu (bazkideok) garela arduradun tarifen berri ibili eta arduratzeko.
Izarkomen, hitz emandakoa errespetatzen du beti. Gu gara gure kontsumoen arduradun!!!!
espero dut laguna animatu izana Jokin,😉😉😉

@AVU_Osoro @izarkom bai! gogoan dut politika hori, horrexegatik enaiz kexatu krkrkr nere gain hartu dut guztiz ardura, esperoan oso berandu konturatu ez izana 😂 Halere ez nuen espero hainbesteko aldea.
Eta bai, deituko zuela agindu dit 🥰

@Jokin_PA
@AVU_Osoro @izarkom
Automatikoki ez merketzearena ez dut inoiz oso ondo ulertu... Tarifa aldaketen pendiente egon behar izatea...🤔

Pentsatzen dut agian egongo dela arrazoi legal, finantziero, edota teknikoren bat atzean ere.

Edozein kasutan, prezioak automatikoki ez igotzea garrantzitsuagoa da noski. Bata bestearen truke bada gaizki ez.

Jarraitu

@galaipa @Jokin_PA @izarkom Eta aldi berean zuk onartutakoa errespetatzea ere ongi dago, gerta daiteke eskaintza bat desagertzea, eta zuri onartutakoa mantentzea. Konszienteagoa iruditzen zait filosofia aldetik. Alde tekniko/juridikoa ez dut ezagutzen.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea