Sukaldean aritzea gustuko baduzue, labanak zorrozteko harriak erostea gomendatzen dizuet.
Beste mundu berri bat deskubrituko duzue 😉.
@AVU_Osoro etxean esaten didate fijazioa dudala labanak zorroztearekin (harri ezberdin ugari probatu ditut), baina beste mundu bat da.
Bidebatez, duela urte batzuk Aduriz sukaldariak kontatu zigun, Mugaritzen, garai batean, jende ugari kexatzen zela haragia gogortxuegia zelakoan... laban berriak (zorrotzagoak) jarri zituztenean amaitu ziren kexuak
Labana zorrotzena alegia 🤭