Asteburuan Otsagin izan naiz, besteak beste "mandanga" * erosten.
Orain 10 urte hasitako proiektua, 3 lanpostu eta 3 gazte Zaraitzun finkatu dituena, Borda xaki.
*Plazatik 3.5 km aske hazitako txerrien produktuak.
@AVU_Osoro webgunerik edo harremanetarako biderik badute? Instagram ez den zerbait, mesedez.
@AVU_Osoro topatu dut https://www.bordaxaki.eus/ :)
@txapisotegi Kanpora ez dute saltzen😅 bailaran saldu,
Neurria hartu diote, " ez dugu Argal izan nahi, sor daitezela gehiago" beraien hitzak gaur.
@AVU_Osoro ba pena, baina txapela kentzeko modukoa.
Eredugarria.
@txapisotegi Kontua da, dauzkaten lurrek ere baldintzatzen diela, eta ez dute gehio,gehio gehio dinamikan sartu nahi.
@AVU_Osoro eta bikain iruditzen zait. Kuestioa da hilabeteak daramazkidala EHn kalitatezko hestebeteak topatu nahian. Eta oooooso zaila da.
Ez gara kontziente bertako elikagaien aldetik ze eskasia maila dugun. Oinarrizko elikagaiak barne. Jatekoa falta zaigu.
@txapisotegi Erabat ados, Otsagira joaten zarenean aprobetxatu beharra.
@txapisotegi Jatekoa falta zaigu, baina iñork ez du produzitu nahi.
@AVU_Osoro eta produzitu nahi duten gutxi hoiek baztertzen ditugu.
Ez dakit nori irakurri nion egin dugun hanka sartze handiena dela bizitzarako ezinbestekoa den jaki ekoizpena azpikontratatzea. Ez arduratzea gu hortaz, egunero jan behar dugunaz, azpikontrata gisara uztea lan hori lau baserritar, nekazari edo abeltzainei. Zaintza azpikontratatu dugu, energia sorkuntza ere bai... Etabar etabar.
Burujabetzak.
@AVU_Osoro Proiektu eta jende ederra! 😍