@AVU_Osoro webgunerik edo harremanetarako biderik badute? Instagram ez den zerbait, mesedez.
@txapisotegi Kanpora ez dute saltzen😅 bailaran saldu,
Neurria hartu diote, " ez dugu Argal izan nahi, sor daitezela gehiago" beraien hitzak gaur.
@AVU_Osoro ba pena, baina txapela kentzeko modukoa.
Eredugarria.
@txapisotegi Kontua da, dauzkaten lurrek ere baldintzatzen diela, eta ez dute gehio,gehio gehio dinamikan sartu nahi.
@txapisotegi Jatekoa falta zaigu, baina iñork ez du produzitu nahi.
@AVU_Osoro eta produzitu nahi duten gutxi hoiek baztertzen ditugu.
Ez dakit nori irakurri nion egin dugun hanka sartze handiena dela bizitzarako ezinbestekoa den jaki ekoizpena azpikontratatzea. Ez arduratzea gu hortaz, egunero jan behar dugunaz, azpikontrata gisara uztea lan hori lau baserritar, nekazari edo abeltzainei. Zaintza azpikontratatu dugu, energia sorkuntza ere bai... Etabar etabar.
Burujabetzak.