Ai, CoMapsek, OrganicMapsek etab. Mercator proiekzioa erabiltzeute. Petersena hobeto edo?

@porru Topografian, Geodesian,GPSa..Oinarria UTM da (universe trarvesal mercator) koordenatu sistema guztia horretan oinarritzen da.
eu.wikipedia.org/wiki/Mercator

@AVU_Osoro hara bai e, ba ze pena, nei peters juxtuagoa iruitze zait ta
Eskerrikasko!

Jarraitu

@porru neri ere, baina horrela antolatua dago kontua, zotitxarrez.

@AVU_Osoro
@porru Ez dut gaia asko kontrolatzen, baina lanean tokatu zait GIS proiektu batzuetan parte hartzea, eta ulertuta dudananez ez da horren sinplea/kontu politikoa bakarrik.

Mercatorrek formak, eta beraz norabideak hobeto erakusten ditu. Trukean azalerak distorsionatzen ditu (ekuatoretik zenbat eta urrutiago orduan eta handiago).

Petersek aldiz azalerak/tamainak mantentzen ditu, baina formak eta norabidea distortsionatu.

Horregatik, mapen erabileran dago gakoa.

Nabigaziorako egokiagoa da Mercator, eta pareta edo liburu batean mundu osoa erakusteko Peters.

Gainera, izan kontuan UTM ez dela ohiko Mercator, baizik eta bertsio hobetua. Ekuatorean jarritako ardatz bakarra erabili beharrean, mundua N zati egiten da. Eta beraz distortsio arazoak zati bakoitzean gertatzen dira arazoa txikituz eta banatuz.

@AVU_Osoro @porru

@galaipa @AVU_Osoro @porru guk lanean UTM sistema horixe bera erabiltzen dugu. Gure mundu puskatxoa 30T-ren barruan dago.

Bere garaian Autagraph mapa ezagutu nuen gutxi asko azalerak eta angeluak hoberen errespetatzen dituen mapa.

es.wikipedia.org/wiki/Proyecci

(Ez du euskarazko wikipediarik)

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea