Eta zuek zein mezularitza tresna erabiltzen duzue?
Gure gomendioa > @delta
+ Euskaraz dago.
+ Banatua segurua da.
+ berehala ulertzen da eta erabiltzeko oso erraza da.
+ Burujabetzarako aukerak ematen ditu.
+ Euskal komunitatea sortzen ari da tresnaren inguruan.
Informazio gehiago: https://delta.chat/eu/
@Teks Deltara pasa nahi dut baina ez dakit ea baden zerbitzari aktiborik euskal herrian. Oraindik ez bada sortu, zein erreletan sartzea gomendatuko zenukete? Eskerrik asko!
@trikuxabi @Teks kaixo! Oraindik ez dugu kanpaina publikorik abiatu, baina badira hilabete batzuk deltachat.eus jarri genuela. Erabili lasai!
@abaraska @trikuxabi @Teks nola alda dezaket errelea? Qr bidez egiteko modua ikusi dut baina besterik ez
@nizuzuzunini @trikuxabi @Teks suposatuz jadanik baduzula DC erabiltzailea eta atzerriko errele batekin duzula, oso erraza daukazu.
https://deltachat.eus orrian sartu eta botoi urdinari eman. Mugikorrarekin egiten baduzu, DC aplikazioa irekiko zaizu eta errelea gehitu ahalko duzu.
Esaiguzu ea pauso hauekin nola doakizun. Bukatzean, bi errele dauzkazula agertuko zaizu (ikusi hemen: Ezarpenak>Aurreratua>Erreleak). Gure errelea izango duzu aktibo, bestea bigarren aukera gisa jarrita geldituz.
@abaraska @nizuzuzunini @trikuxabi @Teks Kaixo nik (luberri linux) ordenagailuan ez dut lortu ez eguneratzea eta ez .eus jartzea. Eskerrik asko zuen lanagatik.
@abaraska @nizuzuzunini @trikuxabi @Teks badut bai, ordenagailuan, DC "orokorrean" esango nuke.