Eta zuek zein mezularitza tresna erabiltzen duzue?
Gure gomendioa > @delta
+ Euskaraz dago.
+ Banatua segurua da.
+ berehala ulertzen da eta erabiltzeko oso erraza da.
+ Burujabetzarako aukerak ematen ditu.
+ Euskal komunitatea sortzen ari da tresnaren inguruan.
Informazio gehiago: https://delta.chat/eu/
@Teks Deltara pasa nahi dut baina ez dakit ea baden zerbitzari aktiborik euskal herrian. Oraindik ez bada sortu, zein erreletan sartzea gomendatuko zenukete? Eskerrik asko!
@abaraska @trikuxabi @Teks nola alda dezaket errelea? Qr bidez egiteko modua ikusi dut baina besterik ez
@abaraska @nizuzuzunini @trikuxabi @Teks Kaixo nik (luberri linux) ordenagailuan ez dut lortu ez eguneratzea eta ez .eus jartzea. Eskerrik asko zuen lanagatik.
@AVU_Osoro @nizuzuzunini @trikuxabi @Teks ea ba lortzen dugun Aitorri ere laguntzea.
Lehen galderak, baduzu sortua DC erabiltzailerik dagoeneko? Mugikorrean edo ordenagailuan?
@abaraska @nizuzuzunini @trikuxabi @Teks badut bai, ordenagailuan, DC "orokorrean" esango nuke.
@AVU_Osoro @nizuzuzunini @trikuxabi @Teks eta ordenagailuan (internet nabigatzailean) klik egiten baduzu https://deltachat.eus orriko botoi urdinean, ez dizu irekitzen DC aplikazioa?
Bestela, ea bide honekin:
DC programa ireki
Ezarpenak
Aurreratua
Erreleak
Ea errelea gehitzeko aukera ematen dizun... esango diguzu!
@abaraska nik pausuak jarraitu ditut baina errele berria eskuz aukeratu behar izan dut.
@abaraska orain badirudi mezuak bidaltzeko deltachat.eus erabiltzen duela, eta jasotzeko biak. Ez sakit horrek zer suposatzen duen.
@abaraska eta, galdera bat. Zer pasako da orain arte nuen errelea ezabatuko banu?
@gontxatorre
Ez da ezer gertatzen. Berez, Errele berria gehitzean erabiltzaile berria sortzen dizu (izen arraro hori, errelearen azpian ikusten duzuna). Mezu guztiak, avatarra... aplikazioan dauzkazunez, migrazio totala gertatzen da. Elkarrizketak edo egon zaren taldeetan funtzionatzen jarraitu dezakezu, inor ez da konturatuko errele (eta erabiltzaile) berriarekin ari zarela.
Errele zaharra kenduta, galerarik ez, nik uste. Behin proba egin nuen uste dut
@abaraska @nizuzuzunini @trikuxabi @Teks
@mikelgs ados. Aplikazioan gauza handirik ez daukat, egia esan, bai edo bai gorde beharreko ezer ez.
Gainera, badaezpada ere, babeskopia bat egin dut.
Eskerrik asko!
@gontxatorre @mikelgs @nizuzuzunini @trikuxabi @Teks babeskopia egitearena gauza ederra da.
Probatu duzu babeskopia deskargatu, Delta Chat mugikorretik desinstalatu, eta berriro instalatuz hortik irekitzea saioa? Burujabetza!
Babeskopia hori laster ezabatu edo ondo gordetzea gomendagarria da, izan ere pasahitza bere baitan dauka fitxategi horrek.
@abaraska ez, ez dut
hainbeste lanik hartu, baina eskerrik asko gomendioagatik
@abaraska @trikuxabi @Teks egina! Eskerrik asko! Erraz askoa zen ba! 😅
@nizuzuzunini @trikuxabi @Teks suposatuz jadanik baduzula DC erabiltzailea eta atzerriko errele batekin duzula, oso erraza daukazu.
https://deltachat.eus orrian sartu eta botoi urdinari eman. Mugikorrarekin egiten baduzu, DC aplikazioa irekiko zaizu eta errelea gehitu ahalko duzu.
Esaiguzu ea pauso hauekin nola doakizun. Bukatzean, bi errele dauzkazula agertuko zaizu (ikusi hemen: Ezarpenak>Aurreratua>Erreleak). Gure errelea izango duzu aktibo, bestea bigarren aukera gisa jarrita geldituz.