Erakutsi berriagoak

@naroaelortza Presio pean ari dira lanean.
- Hilabeteroko kontratuekin 200 gidari, 7/8 urtez horrela lanean.
- Ibilbideko denborak, jende kopuru erdiarekin kalkulatuta daude, zorionez jende askok erabiltzen du, baina horrek denborak betetzeko zailtasunak dakartza.
- Datafonoak zerbitzua moteltzen du, azalpenak eman, konexio arazoak, modu zehatz batean soilik funtzionatzen du. Dbus aintzindari da, horrek suposatzen duenarekin.
- Ilara bukatu arte ezin dute irten.
- Trafikoak eragiten die...

@txikillana @angabantxo baino ez dute ongi isten. Eta bidaiaren X egunean, zakutoan festa ederra izan ohi da.

Xaboi solidoen erabiltzaileentzako galdera:
- Nun/nola gordetzen dezute?
Nik probatutakoak emaitza eskasak:
- zip poltsa❌
- zakur gorotzen poltsa❌

Eskerrik asko
(poteren bat, ongi isten duenik bada?)

@porru Autoak nik uste botere/babes sentsazio handiagoa ematen duela uste dut.
Txirrindularia oinezkoa baino azkarrago doa, baina oso zaurgarria da aldi berean. Eta kanpotik kontrakoa irudi dezakeen arren, egozentrismo horregatik, txirrindularia orohar bere buruaz asko arduratzen den pertsona izaten dela uste dut.

🚲+⛺+🗺️
Oso polita da, jakina.
BAINA, kanpingasarekin lupia prestatzea ia ezinezkoa da.
Ederra zegoen jeje!!!
(Ardoa "para mis amigos" bezela etiketatutako bat)

@porru Hausnarketarekin ados, baina bizikleta hor sartzea...😉😉😉
Paseoan ere aurrikusi behar da zure parekoak ze jokabide izango duen 😚.

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada

Zero gizonezko futbolista entzun ditut zeozer esaten federazioko artaburuaren jokabideari buruz.
Non daude? Iritzirik ez dute?
Beldurtuta daude? Emakumeena eta eurena ez dela kirol berbera uste dute? Klubek isilik egoteko agindu diete?
Hogei mila aukera eman dizkiot futbolari. Nekatzen ari naiz.

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada

Groseko parke batean:
- aitona, me empujas en el columpio? (5 edo 6 urte)
Aitona kieto, beste aldera begira.
- aitona, que me empujes!
Aitona hodeietara begira.
- aitona, egingo didazu bultza?
- noski. Benga, eseri.
Etxera joateko ordua iritsi zaie eta ondoko kolunpioan zegoen lagunari neskatoak:
- adios, nos vamos a comer.
- aio, bazkaltzera goaz.- Aitonak.
- aitona! Que no sabe euskera!
- nola jakingo du ba ez badiogu euskaraz hitz egiten!
Putoamoa izatea zer den.

Handitu ezkero gure ibilbidea ikusten da, (urdinez, bidaian eskura genuena😅) Lezo-Perpinya 🚲

Lezotik Mediterraneora Pirineoan barna bizikletaz 20 egunez. Hauxe ikasi dut:
- Itzal naturalak behar ditugula, 🌳🪑, tenperatura altuekin egote hutsa plazerra izan dadin.
Zorionez gure gizarteko aurrekontuetarako, OSO OSO OSO MERKEA eta egiteko erraza da.
Eragin beharko dut/dugu dagokion tokietan horrela izan dadin.
Ez dut aire girotuaren menpeko bizidun bat izan nahi.

Lehen aldiz erabili dut UberEats, atzerrian, web orritik.
Erabiltzaile esperientzia 🤮,
ez dakit afalduko dudan, ordaindu dudan, ordaindu badut behin bakarrik izan den...🙈🤯

@txikillana animo! guk Mutriku Hendaia, bi egunetan 7 zaldiko motor batekin, mimi transat (6.5 m) mugitzeko ere haizerik ez zegoelako...

Labe ederra da gaurkoan Perpinya!
redio hau berua!!!!!

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea