Erakutsi berriagoak

@teketen Beti daude salbuespenak, kuadrillako bati terrazatik sartu zitzaizkion...
Baina 3,4,5...batean alarma...

Gipuzkoako Eskelen boletinaren arabera, 30000 lagunek alarmak kontratatu dituzte etxerako/enpresetarako.
Beldurraren mezua errotzen ari da gurean.😔

@aldatsa prezioan egurra, behin baina gehiagotan pasa zait iada.
Kafesne zalea naiz,ez kafe zalea.

Frantzian ikasia:
- Cafe au lait 3,5€ (kafesnea)
- Espresso au lait 1,80€ (Aurreko kafesnearen katilu eta proportzio berdinetakoa)
Beti ikasten!!!
(Toki guztietan ez da horrela e!)

@Gaztarrotz BIKAIÑA IÑIGO,argi eta txukun azaldua.
Bide batez, argazkiak ez igo sareetara.

@birasuegi Earra! guk kontrara egin genuen 🚴‍♂️
gozatu Aosta.

@txikillana @ng @gontxatorre
Lagun baten aitak babarrunekin du, ezin du ulertu jatetxera "babarrunada" jatera joatea, umetan egunero jan behar zituen eta.

Frantzian bi bidegorri:
Annecy- Albertville, asfaltatua eta seinalizazio ona. Annecy-ko lakuari ere bira eman dakioke.
Via Rhona; Geneva (Suiza) eta mediterraneoa lotzen ditu, oso ongi adierazia, Rhone ibaiaren bazterretik, aspergarria gerta daiteke.
Gure kasuan, ongi datorkigulako gabiltza.

Gauza ederra da,aire masen tenperatura/hezetasun aldaketak azalean sentitzea.
Bizikletakerik

Zein ederra den kanpiñeko adiskidantza giroa...
Komunetik kargatzen ari zen bateria lapurtzen dizuten arte🤬.

Hauxe Annecyn, nik @LezokoUdala -ri Jaizkibel hiribidean jartzeko eskatuko nioke, ibilgailu motordunei isuna jartzeko, Parisen hasi dira.

@birasuegi @theklan suizan belarra beranduago mozten dute bide bazterretan.
Hiri batzuetan, zuhaitz oinak ere landatzen dituzte belar eta loreekin.

Bizikletako disko galgen pastilak kristalizatuta badauzkazu, azkazalak limatzeko metalezko limak ederki lagunduko zaitu.

Frantziako supermerkatu batean, 8 judu* erosketak egiten ikusi eta barruak mugitu zaizkit. Ez dakit sionistak ziren, palestinaz zer eritzi duten... deus, baina beste edozein pertsona talderekin ez zaizkit barruak horrela mugitzen.
*Buruko kipa, patilletako txirikordak eta beraiek darabilten peto txuria, sokak korapiloekin dauzkana zeramatzaten.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea