Erakutsi berriagoak

Dermatitisa dela eta diru asko xautu dut krema "supersonikoetan", azkenaldian denok ezagutzen dugun pote zilindriko urdineko markakoak emaitza onenak.
Klasikoak beti hor!

Pozontarriko lepoa (Adarra inguruan)
Furgonetak zelai barruraino, argazkiak ateratzeko.

Gero "Van live,is not a crime" eta "Ez gaituzte bakean uzten..." "natura maite dugu" "ez dugu ulertzen zergaitik jazartzen gaituzten"...

Espero dut camp4night en gomendatutako toki bezala ez egotea.

20 lagunek azterketa egin,
gainditu bakarra 5.15-kin
Haiek ez dakit, nik badut zerri bueltak eman.😔

PD: Hau ere bada gure lanbidearen parte.

Ikuskizunaren gizartearen bi adibide:
- Tourra 2023an Bilbotik irtengo da, 3 etapa EH-n, gazte mailako lasterketak egiteko dirurik ez.
- Top14-ko errugby finalak Anoetan.
Bera Bera Rugby klubak 400fitxa baino gehiago, ez du errugby zelai egokirik entrenatu eta jokatzeko.

Mastodon primeran,
Baina, Lezotik, Hernaniko lagun baten Otsagin ahaztutako danborra Zarauzko lagun baten bitartez, jaberari helaraztea lortzea...Hori bai sarea 💪.

2023-ko udal bozken arira, aparkalekuak eraikiko direla irakurtzea, 1990koa iruditzen zait.
Mugikortasuna eta jasangarritasunarekin lotzea,🤯.
Adibideak:
- Errenteria
- Trintxerpe (Pasaia)

Aitor :ahobizi: (r)en bultzada

Zinemara joateari uzten badiogu bakarrik euskarazko pelikulak gaztelerazko azpitituluekin direnean (eta ez pelikulak gazteleraz botatzen dituztenean), eta gainera kexua ez badugu behar bezala bideratzen (twiter eta mastodon ez dira aukera balekoak), galtzen aterako direnak euskarazko pelikulak pantailara ekarri nahi dituzten zuzendariak izango direla uste dut.

Errenteriako Niessen zinematan, Irati 19:35tako sesioa 6 sarrera salduak.
Denok Euskal zinemarekin...

Gaintxurizketan gora (Donostiaruntz) Auto* bat besteak jazartzen eta meatxatzen 😳.
Ostiralak ez digu denoi mesede egiten antza.

* Subaru impreza

Herriguneko belar eremu eskasetan, gorotzak jasotzen ez dituzten txakur jabeak,
ZERRIYAK!!!

Musika eskolei esker,
aspaldian gazteez* osatutako txaragen suspertze moduko bat ikusi dut, eta pozten nau.

*20> beherakoak kalegiran😍

Mastodoneko bi informatika/teknologia aldeak:
A- Konfigurazioa, torrent,formatu bihurketak, BIOS, raspberry,jmpeff...@zital, @desertorea, @txikillana @mikelgs @porru
B- (Lanean izaniko elkarrizketa)
- watxapa bidali nizun
- ez dut watxapa, mugikor berrian ez dut instalatu.
- Badakizu aplikazioa ez jeitsi arren, martxan duzula ez? itxi egin behar da.
- eee, baa, kri kri 😳😅🤔🤭

Azken hori naiz ni, @AVU_Osoro@pixelfed.eus aplikazioetan aditua...🙈🤣

@izarkom Berri honen inguruan,
xataka.com/privacidad/ue-da-lu

Zein izango da gure politika?
Hau da,
1 - halabeharrez jarri behar da?
2 - sos hoiek interesgarriak izan daitezke.
3- Hau IZARKOM da, gu intsumiso (azken honekin amesten dut ☺️😅)
Eskerrik asko.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea