Asteazken gauen, Carambari Madriderako autobusa hartzen lagundu genion. Ez da ohikoena, baina Carambak nahita gurutzatu zuen Bidasoa hendaiatik Irunera. Roquetas du helmuga. Anaia du bertan.

Jarraitu

Elkarrekin atera ziren etxetik, eta Muritania, Aljeria eta Maroko zeharkatu ondoren, Estatu espainiarrera egin zuten salto. Anaiak korrika egin eta bere burua salbatzea lortu omen zuen. Caramba poliziak hartu eta Marokora itzuli zuen.

Beste saiakera bat ere egin zuen, baina ez zuen lortu, eta poliziak Marikotik egotzi zuen.
Carambak ekialdera joateko erabakia hartu zuen, Aljeria zeharkatu eta Libiara joan zen.

Libian preso hartu zuten, beltza izateagatik. Ez daki ondo nork hartu zuen preso, polizia zirela esan zioten, baina ez da zihur. Preso hartu zutenek, goizero, jipoitu egiten zuten.

Jipoiaren ondoren, haren etxera deitzera behartzen zuten, eta 'erreskatea' ordaindu ezean, ez zutela bizirik ateratzen utziko. Bertan garbitu edo betirako han izango zutela esaten zioten Carambaren gurasoei.
Goizero jipoitzen zuten. Eguna joan eta eguna etorri.

6 hilbete eman zituen preso, eta halako batean aske geratu zen. Ez zigun esan ordaindu egin zuen ala ihes egitea lortu ote zuen. Libiari buruz ez zuen gehiegi hitz egiten. Latza izan zela bakarrik, oso latza.

Italiara pasatzea lortu zuen. Motorra zuen patera bat ordaintzeko dirurik ez zutenez, eskuekin 'arraunean' egin zituzten 4 egun. Italiko armadaren itsas ontzi batek jaso eta Lampedusara eraman zituen. Handik, Italira jauzi. Italitik Marseillara, Bordelera eta azkenik, Irunera.

Irunen autobusa hartu eta Madridera egingo zuen bidaia, gauez; Madridetik beste autobus batez Almeriara joateko, anaiarekin topo egiteko, anaia besarkatzeko.
-Noiz ikusi zenuen zure anaia azkenekoz?
-Hiru urte baina gehiago da anaia txikia ikusten ez dudala.

Ailegatuko ote zen?

Caramba iritsi da Roquetas de Mar herrira. Anaia besarkatu duela esateko idatzi digu.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea