Jarraitu

RT @Txapisotegi@twitter.com

Greba eskubideaz ikastarotxo batzuk eman beharko lituzkete sindikatuek guraso elkarteetan. Hemen denok superdemokratak baikara eskubide batek traba egiten digun arte.

🐦🔗: twitter.com/Txapisotegi/status

@GariGaraialde Errespetu osoz, eta onartuta greba-grinarik eza eta greba eskubidearekiko hipokresia endemikoa: sindikatuek horri buruzko lezioak??? Lekitxon esango luketenez: Eure amuman tangi!!! Deialdi argi, zuzen eta erradikala izan zuen iazko greba feministaren egunean argi ikusi zen: sindikatuen % 90 jokoz kanpo, tantoa eurentzat bildu nahian edota jendea nahasteko asmoz... Sindikatuak, reggae nahiz punk, gehiago ari dira elkarri mokoka estrategia eraginkorren bila baino.

@GariGaraialde Zergatik ez dute arlo guztietan blokea ergiten LABek eta ELAk, jakinda kasuan kasuko sektoreetan ESTE-EILAS, ESK, USO eta CNT batu dakizkiekeela patroiei sekulako zartakoa emateko? Hain zaila al da zeharkako oinarri batzuk adostea? Hain bateraezinak al gara reggae eta punkak? Hain zaila al da CCOO eta UGT ugazaben abarora bidaltzea? Bitartean, jauntxoak barrez lehertzen, elkarri guk baino gorroto handiagoa izanda ere, aukera izanda, elkar akabatuko luketen arren

@GariGaraialde Langileok ez diogu zuzenean eta elkarrekin ekiten sindikatuak omen daudelako horretarako, eta ez diogu sindikatuen bitartez ekiten onenean ere eskupekoak, baselina eta tiritak banatzeko gai baino ez direlako...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea