Galdera: Juanek, Zurriolako argazkia, nahita manipulatzeko egin zuela diozutenek, bere interesa araua txarra zela eta jendea gobernuaren aurka jartzeko egin zutela diozutenek... ezagutzen duze Juan? eta haren jarrera gaiarekiko? eta haren ibilbide profesionala?
Antzeko kasu bati egin zioten antzeko akusazio baten inguruan idatzitako liburu batetik ateratako esaldiak: "Ez dago argazkiaren etikarik, argazkilariaren etika dago"
"Erredaktore bat, 'Herritar batzuek ez zuten segurtasun tartea mantendu' idaztera mugatu izan balitz, inolako ilustrazio grafikorik erakutsi gabe, gauza bera aurpegiratuko liokete? "
'Oinarri periodistikoetan, irudiarekiko etsaitasunari ikonofobia deitzen zaio, eta haren sintoma bat da etika periodistikoa desberdin neurtzea, hitzarekin edo irudiarekin informatzen denean'
ABCn azalean argitaratu eta ABCren ildo editoriala jarraitzen duen titular bat (eta testu bat) ilustratzeko, ABCko zuzendaritzak Juanen argazkia erabiltzea erabaki duelako, Juan kritikatu duzue, ez ABC, ez bertako zuendaria eta ez testua idatzi duena. Manipulatzailea Juan omen da
Joan Fontcubertaren "Indiferencias fotograficas y ética de la imagen periodistica" GG minima Javier Bauluz-en azpiko argazkiaren inguruko debateari buruz: (Bigarren zatia C.Bernad-en beste argazki bati buruz da)
"Erredaktore bat, 'Herritar batzuek ez zuten segurtasun tartea mantendu' idaztera mugatu izan balitz, inolako ilustrazio grafikorik erakutsi gabe, gauza bera aurpegiratuko liokete? "