Atzo, Okendo Kultur Etxean dagoen #KonzientziaSortzaileak argazki erakusketa ikusten izan ginen.
Estatu espainiarreko 40 arazkilariren lanak. Argazkilari haundiak denak, argazki izugarriak guztiak... baina sentsazio gazi-gozoak utzi zizkidan.
https://www.donostiakultura.eus/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=29&id=100224&Itemid=313&lang=eu
Inork ez dezala pentsatu @donostiakultura@twitter.com.ri kritika egiten didanik, ez eta erakusketan azaltzen diren arazkilari edo istorioei.
Arazoa beste bat da.
Zein erraza egiten zaigun urrutiko istorioez hitz egitea, eta zeinen zaila geure miseriz jardutea...
Agian Erakusketa DKV-k antolatu izanak esplikatzen du argazki aukeraketa; agian.