Kazetaritza ekoizpenak direnez, lan eratorriak ez onartzeko aukera egiten dut beti.
Zergatik?
Informazioa badu helburu, foto batetik lan eratorri bat sortzeko aukerak (sinpleena litzatekena, argazkiaren berkuadrotzeak) informazio ezberdina hedatu dezake erabiltzaile berriak.
Argi dut argazkia ez dela objektiboa, ez duela gertatutakoa kontatzen, gertatutako hortatik, nik jendeari jakinarazi nahi diodana baizik. Horregatik aukeratu dut argazki zehatz hori erakustea.