@GariGaraialde
Eta zer da ba, duda zehatz hori?
@kilkerra "Taking advantage of the disobedience action organized by the Ehun group a group of people in costumes helped some undocumented African migrants to cross the Spanish-French border" idatzi nuen. "Taking advantage" hori zuzena den ez dakit. Euskarazko baliatu, aprobetxatu, nola itzuli (zein espresio erabiltzen duten) jakin nahi nuen.
@GariGaraialde
Take advantage aprobetxatzea da, baina zentzu txarrean. Pertsona ahul batez aprobetxatzea adibidez. Beraz, suposatzen dut hobe zela beste modu batean. Agian "seize" aditza hobea zen. "Seize the day!" esaten da adibidez, uste dut, aprobetxatzea zentzu onean adieraziz.
@kilkerra
@mikelgs @GariGaraialde
Nik beste ikuspuntu bat dut, "to take advantage" eta "to seize" horiek profitatzen denarekiko harreman pasiboa salatzen dutela... nola erran, "zerbaitetaz aprobetxatzea" edo. Ez dakit argiago azaltzen, baina horrela idatzirik honako irakurketa egiten dut nik (ez ingeles honek): Ehunek ekintza bat antolatu zuela, eta horrekin zerikusirik ez zuten norbanako batzuek aukera profitatu zutela muga zeharkatzeko.