Onartzen dut @argia​k plazaratzen duen gai honek piztu egiten nauela. Alde batetik, uste dudalako lizentzia hauek zalantzari tarterik txikiena ez uzteko bezain ulergarriak direla eta, bestetik, tristetzen nauelako ikusteak agian proiektu batzuek ez dutela nahikoa hausnartu #copyleft​ak euskarari eskaintzen dionaz eta inertziaz hartu dituztela zenbait erabaki. Baina, en fin, eztabaidatu dezagun edozertaz (lizentzien edukiaz izan ezik).

Eztabaida dago edukien partekatzeaz
argia.eus/gakoak/2022/eztabaid

Jarraitu

@desertorea @argia copyleftak asko eskaintzen dio euskarari, dudarik ez, baina asko kendu diezaioke kontraturik gabe (ergo soldata finkorik gabe) euskarazko artikuluak idazten dituen euskal kazetariari. Beraz, eztabaida, egon badago.

Nik, gainera, kazetaritza piezekin beste arazo bat ere ikusten dut... Agian noizbait idatziko dut buruan dudan artikulua.

@GariGaraialde @argia idatziko bazenu, gogo handiz irakurriko nuke. Nire hitza daukazu. 🤔

Nolanahi ere, aurreratzen dizut, planteatzen duzun balizko arazoa erantzute aldera, lizentzia arazoa denean, konponbidea oso erraza dela: piezaren lizentzia aldatzea (lizentzia orokorra aldatu gabe) edo lizentzia erabat aldatzea.

Nago arazoa gehiago delakoan lizentzia diru-laguntza lortzeko aldatu izana, hausnartu eta sozializatu gabe horrek zer suposatzen duen blogak.argia.eus/dabid-martine

@desertorea @argia Ados biekin, piezaren lizentzia aldatzearekin nahiko litzateke. Nik hori hala egiten dut beti, baina ez da beti eskaintzen; gehiago, sarri, egileari ez zaio publikazioaren lizentziaren berri ematen, eta ez zaio aurretik izan zezakeen lizentzia aldatzeko baimenik eskatzen. Eta lizentzia bat aldatzeko baimen esplizitua behar da.
Dirulaguntza eta lizentziekiko interes eskasaren aferarekin, erabat ados.

@GariGaraialde @argia badakit literaruraren gaia oso bestelakoa dela, baina mahai inguru honetan hasi nintzen pentsatzen termino batzuk txarto gizarteratu direla/ditugula eta horren ondorioz datozela, adibidez, hau bezalako eztabaidak blogak.argia.eus/dabid-martine

@desertorea @argia nik, nire planteamendu guztiak (foto)kazetaritza edo erabilpen editorialetarako sortutako edukien inguruan egin izan ditut. Nik aspaldi erabaki nuen Copyright lizentziatzera behartuta ez nagoen eduki guztiak (agentzia batzuk ez dituzte onartzen C ez diren edukiak) CC by-nc-nd lizentziatuko nituela (ondo pentsatuta dut zergatik).

@desertorea @argia Hala ere "asmoa edozein delarik, lana erabiltzeko askatasuna" oso sensiblea iruditzen zait, batez ere, soldata duin bat ateratzeko arazoekin dabilen sortzailearentzat.
Ez da gweratzen, baina horrela lizentziatutakoa edonirk erabili dezake, baita lanak "ondo' ordaindu litzazkeen euskal kulturatik urrun dagoen editorial batek ere...

@desertorea @argia nik beti esan dut, nire lana egiteagatik modu duinean bizitzeko adina aterako banu (egiteagatik, ez gero saltzeagatik), ez nintzateke kezkatuko nire lanaren erabilpena komertziala den edo ez... baina ez da horrela.

Eta modu duinean bizitzeako zenbat behar den oso eztabaidagarria dela badakit, baina gure 'soldaten' kopuru erreala mahai gainean jarri eta edonorekin eztabaidatzeko prest nago.

@desertorea @argia gehiago luzatzeko artikulua beharko nuke... ea animatzen naizen.

@GariGaraialde @argia bai, animatu. NC klausulaz uste dudana azalduko nizuke nik ere, baina mezu hauek baino zerbait ordenatuagoa behar dut, gai asko nahastu ditugulako eta ia ez dakidalako zeri erantzun diodan eta zeri ez.

Hori bai, lehen pasatu dizudan artikuluan komentatzen nuen bezala, CC BY-SA edukiagatik ordaindu egiten dut (liburuak, musika eta aldizkariak, adibidez) lizentziamendu eredua eta lanagatik ordaintzea ez direlako bateraezinak.

@desertorea @argia bai, nik ere mila ideia eta kontzeptu buruan... ea noizbait idazten dudan.
Nik neurea, oso hausnartua dut. Besteek berdin egingo balute, nahasmen gutxiago eta debatea serioago

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea