@aazpilikueta @teketen mezu bat idazten ari zatenean, testua idazteko kutxaren ondoan emoji-en ikurra ikusiko duzu (ez zure teklatukoa, baizik eta Mastodonena). Bertan emoji pertsonalizatuen atala dagoela ikusiko duzu.

Gutxi gorabehera ondoko pantaila-argazkiaren antzeko zerbait ikusiko duzu:

@txopi @aazpilikueta @teketen
Eta nola gehitzen dira emoji pertsonalizatuak?
Nork erabili ditzake emoji pertsonalizatu horiek?

Zu ta biak instantzia ezberdinetan gaude, baina emoji pertsonalizatuak berdinak ditugu (ez dut uste beste instatzietan ardia, amnistia edo DA! ikusiko dituztenik)

@teketen @GariGaraialde @txopi @aazpilikueta instantzia bakoitzak bere emoji pertsonalizatuak ditu eta instantzien artean konpartitu daitezke, baina instantzia bakoitzeko adminek erabakitzen dute zeintzuk jartzen dituzten komunitatearen eskura. Euskaldunon kasuan @admin​ek edo @kudea​k.

Berriak eskatu daitezke. 😉

@desertorea @teketen @GariGaraialde @txopi @admin @kudea Mastodonen sartu nintzelarik oraindik ez zegoen mastodon.eus-ik. Bistan denez, halako gauzetarako, migrazioa egin beharko dut.

@aazpilikueta @desertorea @teketen @txopi @admin @kudea
ba egun batzuetako kontua izango zen.
@argia ek 2018ko azaroaren 19an idatzi zuen mastodon.eus-i buruz eta nik ere 2018ko azaroan zabaldu nuen nire kontua mastodon.jalgi.eus-en.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea