Ez dakit emotikonorik jartzen. Erabiltzaile hasiberri maila

@aintzanemug
Tusky erabiltzen duzu, ezta?
1. Sakatu aurpegi irribarretsuaren ikonoa (ikusi erantsitako lehen pantaila argazkia)
2. Zure instantziak (mastodon.eus) dituen emoji pertsonalizatuak agertuko zaizkizu (ikusi erantsitako bigarren irudia)
3. Txertatu nahi duzuna sakatu. Behatza eskuinetik ezkerrera pasatzen baduzu gehiago agertuko zaizkizu.
@GariGaraialde

@aintzanemug @GariGaraialde Hori erabiltzen duzun teklatuaren araberakoa dela esango nuke. Ez dut uste Mastodonek edo Tusky bezalako aplikazioek aukera hori ematen dutenik. Nik AnySoft Keyboard erabiltzen dut @librezale​k garatutako euskarazko paketearekin eta botoitxo bat dauka emoji arruntak aukeratzeko. Hori ere aurpegi irribarretsua (behean ezkerrean).
librezale.eus/2017/02/20/anyso

@aintzanemug @GariGaraialde @librezale Zuzenketa. Mastodonen web bertsioak emoji arruntak eta pertsonalizatuak, biak, txertatzeko aukera ematen du:

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea