Ez da txantxa, egia kezkagarria da:

Orain lau urte hezkuntzan behar diren artikuluak hobetzen gabiltza. Milaka ikaslek hartu dute parte. Artikuluen edukia hirukoiztu da. Bideoak gehitu ditugu.

Hala ere, urtero bisita kopurua jaisten da. Eskolek gaztelania hobesten dute.

@jonan_gallas @euwikipedia nik uste chromebooken eragina nabaria dela. Ezin dira euskaraz konfiguratu eta bilaketek erdarazko edukietara daramatzate ikasleak. Chromebookak jartzearen erabakia Hezkuntzarena (eskolarena) izan zen

@urtzai @jonan_gallas ikasleen sareko hezkuntza eta konpetentziak hezkuntza sistemaren eta eskolaren ardura dira. Euskaraz informazioa baliatzea ere konpetentzia da.

Bestetik, hautu teknologikoak daude, Chromebookak kasu. Eta ez hori bakarrik, EHUko ordenagailu publiko ia guztiak gaztelaniaz daude konfiguratuta, berdin eskola gehienetan.

@urtzai @euwikipedia suposatzen dut chromebookak fabrikatik datozen moduan emango dizkietela ikasleei, ezinbestekoa (klabea, erabiltzaile izena) konfiguratuta.

@jonan_gallas @euwikipedia nik ez dut bat eskura izan, baina irakurri dudanagatik euskara ez dago Sistema Eragileko hizkuntzen artean. Eta hori ez da onargarria euskara eta euskal kultura bultzatzea helburu duen hezkuntza sistema batetan. Eta hala ez bada, eta gailuak euskaraz konfiguratu badaitezke, krimena handiagoa da

@urtzai @jonan_gallas @euwikipedia nik dakidanagatik, chromebookak nabigatzailean oinarritzen dira. Nabigatzailea ezin da euskaraz konfiguratu, beraz, chromebooka ere ezin da euskaraz eduki.

@urtzai @jonan_gallas @euwikipedia Bilaketa firefoxen eginda, lehen hitza euskaraz instalatuta, duckduckgo-n, Maialen Lujanbio. Aurreneko emaitza wikipedia gaztelania, bigarrena ingelesez, hirugarrena euskaraz. Soluziorik?

Jarraitu

@27zapata @urtzai @jonan_gallas @euwikipedia Duckduckgo eta Startpage dauzkat PCan, baina azkenean gauza asko Googlen bilatzen ditut, ordenagailuaren konfigurazio hizkuntzaren araberako bilaketa egiten duen bakarra delako.

@GariGaraialde @27zapata @urtzai @jonan_gallas @euwikipedia Googleren algoritmoak hautatu dugun hizkuntza kontuan hartzen du, baina aurretik egin ditugun klik guztiak ere bai. Pribatutasuna zaintzeko oso txarra, euskara lehenesteko ona

@gorkaazk @GariGaraialde @urtzai @jonan_gallas @euwikipedia bueno, ondorioz: ein da beraz euskaldun jator :ardilatxa: :ehe: batek erabili beharko lukeen bilatzailea? Google? Eta irakasle batek?

@27zapata @GariGaraialde @urtzai @jonan_gallas @euwikipedia
Euskara sustatu nahi duen irakasle batek sistema eragilea, nabigatzailea eta bilatzailea euskaraz jartzeko eska diezaieke ikasleei. Problemarik handiena bilatzailea. Oraingoz Googlek bakarrik...

Gaitasun digitalari begira, irakasleak erakutsi beharko luke badagoela Internetik Googleren ekosistematik at ere.

eu.m.wikipedia.org/wiki/Bilake

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea