Ez nuke estupendo(egi) jarri nahi baina aspaldion ez nago pozik Googlek eskaintzen dizkidan bilaketa emaitzekin ez eta eskaintzen dizkidan aukerekin ere.

Zer erabiltzen duzue Le Interneten gauzak bilatzeko?

@jogerka @txerren @ibiltaria You eta Quant probaty ditut (oraintxe) baina nabigatzaile+bilatzaileak dira.

Ezin al da Android batean beste bilatzaile motorrik jarri?

@txerren @GariGaraialde @gorribeltz @jogerka @ibiltaria berez you.com-en nabigatzailea Firefox-en moldaketa bat da. Bestalde, Android-en behekaldean agertzen den Google-en bilatzaile barraren antzekoa instalatzeko aukera ere badago you.com erabiltzeko. Bide batez, nik jakin nahiko nukeena da Google-en barra hori kentzerik ba al dagoen, ze askotan nahi gabe ere erabiltzen amaitzen dut hor dagoelako.

Jarraitu

@XabierSoto @txerren @gorribeltz @jogerka @ibiltaria Androiden ere, firefoxeri esan diezaiokezu zein bilaketa motore erabili hor gehitu dezakezu you.com, (suposatzen dut you.com/search?q= jarrita)

@XabierSoto @txerren @gorribeltz @jogerka @ibiltaria Gainera, jarri daiteke bilaketa motorrak erakusteko, eta bilaketa egin behar duzunean, motorra aukeratzen uzten dizu (gehituta dituzun motorren artean)

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea