Orain aste bat hasi nintzen Erromatar Inperioa artikulua hobetzen :wikipedia:n. Gaztelaniatik zati batzuetan, ingelesetik gehienetan, ari naiz itzultzen. Iritsi naiz puntu horretara non esaten dudan... norbaitek irakurriko al du egiten ari naizen hau? https://eu.wikipedia.org/wiki/Erromatar_Inperioa
@theklan lehen zegoena Haitzek irakurria zuela ziurtatzen dizut.
Gaur egun interesatuago dago historiako beste aro eta geografia batzuetan, baina xirikatuko dut.
@theklan @euwikipedia Aitonak, artikuluak nolakoak beharko luketen jakiteko, bilobari galdetu izan dio.
Horregatik, sarietan irabazitako liburu guztiak Haitzentzako izan dira.
@GariGaraialde @euwikipedia joder... ze polita!