@zital @joxe @txikillana Ba begira zelan gauzen #IRATIFILM ikustera joan ostean: eseri, zenbat gaztelania entzuten ari ginen komentau, filma hasi... eta lengua zerbantino ederreko bertsioa. Nik euskaraz grabatutako film bat ikusteko sarrerak erosi ditut, Euskal Herrian, omen, eta emanaldian ez zen 'V.O.S.E.' edo 'DOB' adierazten... Hain zaharra/baldarra naiz?

@bixardune @zital @txikillana Nik momentuz email bat bidali dut Bilboko Golemera galdetuz euskara hutsezko paserik duten: golem.bilbao<a>golem.es.

Bilatuko ditut inguruko beste aretoen emailak ere, ea...

@joxe @zital @txikillana Paul laguna dut, galdetuko diot, baina argi gera dadila: honetan ez du inolako errurik, errua banatzaileena eta lana (beti bezala) euskal kontsumitzaileona da. Tamalez, hauek izango dira aukera bakarrak zikurrenik:

@bixardune @joxe @zital @txikillana euskararen arnasgune batean bizi naiz, ustez, eta filma euskaraz gaztelaniazko azpitituluekin emango dute herriko aretoan.

Euskaraz eta azpitituruk gabe izan arte, ez noa Irati ikustera.

@joxe @gontxatorre @bixardune @zital @txikillana ziur nago erabaki hori produktorarena dela (filma noiz estrenatu ere beraiek erabaki zuten). Hala erabaki eta zintak hala prestatuta bidaliko zituzten zinemetara. Orain hori aldatzea oso zaila ikusten dut.

@txopi @gontxatorre @bixardune @zital @txikillana Bai, nik ere ez dut esperantzarik orain hori aldatuko denik. Baina aretoetan ez badute jasotzen hor bagarela jende bat euskara hutsez ikusi nahi dugunok, ba hurrengoan ere berdin gertatuko da. Gutxienez konstantzia gera dadila... Ala? Beharbada @pantailakeuskaraz ek zentralizatu lezake eskaria, edo ez dakit 🤷🏻‍♂️

@joxe @gontxatorre @bixardune @zital @txikillana @pantailakeuskaraz nik ondo ikusten dut zinemetara idaztea. Horrela produktorak bere bezeroengandik jasoko ditu kexak eta oso kontuan hartuko ditu (hurrengorako edo).

Jarraitu

@txopi @joxe @gontxatorre @bixardune @zital @txikillana @pantailakeuskaraz ez dira produktorak.
Orain urte batzuk pantailaratu zen filmeko ekipoak esan zidanez, banatzailearen erabakia da.

@txopi @joxe @gontxatorre @bixardune @zital @txikillana @pantailakeuskaraz Black is Beltza ere azpidatziekin da, eta produktora FMren Talka da. Ez dut uste Talkaren erabakiz ikusi dugunik gaztelerazko azpidatziekin.
Gehiago, Ainhoa erdia euskara ez den hizkuntza batean da (frantsesa, afganoa...) eta filma euskaraz ikusi arren, guzti hori gazteleraz azpidatzia dago.

@urtzai @GariGaraialde @txopi @gontxatorre @bixardune @zital @txikillana @pantailakeuskaraz Kexa jarri aurretik galdera botatzea ere txarra ez nire ustez. Konturatu daitezela badagoela eskaera

@joxe @GariGaraialde @txopi @gontxatorre @zital @txikillana @pantailakeuskaraz eta Errementariren kasuan amorru handia eman zidana, @bixardune|ri gertatutako bera pasatzea izan zen. Hala ere, eseri aurretik konturatu ginen bi lagun, eta dirua itzultzeko eskatu genuen. Gero karteletan V.O.S.E zeudenak "euskarazko bertsioa" zirela eta ezer ez zutenak espainolez bikoiztutakoak (bertsio normala, naturala) zirela ohartu ginen.

Kasu horretan itxaron eta Netflixen ikusi nuen euskara hutsean

@urtzai @joxe @GariGaraialde @gontxatorre @zital @txikillana @pantailakeuskaraz @bixardune ene, galtzen hasi naiz gai honekin.

V.O.S.E. = Versión Original Subtitulada en Español

Korear filme bat VOSE ikustera bazoaz, ahotsa koreeraz egongo da eta azpitituluak izango ditu gaztelaniaz (horregatik da VOSE).

Irati filma VOSE ikustera bazoaz, ahotsa euskaraz egongo da eta azpitituluak izango ditu gaztelaniaz.

Guk nahi duguna Irati euskaraz ikustea da, azpititulurik gabe. Kito!

@txopi @joxe @GariGaraialde @gontxatorre @zital @txikillana @pantailakeuskaraz @bixardune bai ba! Kontua da gu sartu ginen saioa ez zela V.O.S.E. Ez zuen ezer aipatzen, eta pentsatu genuela euskaraz izango zela, baina ez. Espainolez zen filma. Ezer jartzen ez badu, espainolez delako da.

Horrek eman zidan amorrua. Eta ez zen zine areto handi batean izan, Laudioko udal zinema areto txikian izan zen. Udalak kontutan har zezakeen eta aipamena egin bertsioen inguruan, baina beti bezala paso

@txopi @joxe @GariGaraialde @gontxatorre @zital @txikillana @pantailakeuskaraz @bixardune "Paul Urkijoren fantasiazko euskarazko film bat! Kriston itxura dauka, etorri ikustera, arabako antzin euskaran landua tartartartar..."

Zinemara joan eta aurrenekoan belarrondokoa

@urtzai @txopi @joxe @GariGaraialde @gontxatorre @zital @txikillana @pantailakeuskaraz @bixardune Tolosan ere lotsagarria. Hiru emanaldi baino ez (oraongoz behintzat), eta bat gaztelaniaz.Nik ezin izango dut neure herrian Irati ikusi euskaraz, joan nintekeen egun bakarrean (atzo) gaztelaniaz zelako. Beste bietan, jakina, gaztelaniazko azpitituluekin. 😤

@joxe @urtzai @txopi @gontxatorre @bixardune @zital @txikillana @pantailakeuskaraz Gaur konfirmatu didate (iturri fidagarri batetik) zine areto bakoitzarena dela azpidatziak jarri edo ez erabakitzeko aukera. Beraz, kexuak edo galderak, zuk egin bezala aretoari egin behar zaizkio.
Badugu 'kanpaina' abiatzeko aitzakia...

@GariGaraialde @urtzai @txopi @gontxatorre @bixardune @zital @txikillana @pantailakeuskaraz gutxienez galdera bidali ta ikus dezatela badagoela interesa. Bilboren kasuan, hauek nik topatu ditudan kontaktuak:

Zubiarte: cinesa.zendesk.com/hc/es/reque

Golem:
golem.bilbao@golem.es

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea