@ipbes​ek dio eskala ttikiko arrantzak behar ditugula sustatu, itsasoen bioaniztasunari kalte gutiago egiteko asmoz.
Ziburuko portua ikusiz (Hendaiakoa gehiago ere), iduritzen zait aukera hori galdu dugula, nere ustez hiru arrazoirengatik.
mastodon.eus/@ipbes@mas.to/109

Lehena, etengabe haunditzeko grina. Beita-biziko arrantza hasiz gero izigarrizko arrakasta lortu zen atunak harrapatzeko, gure arrantza industrializatzen hasi zen, eta begiak zituen Dakar aldera naiz.eus/eu/info/noticia/20210, eta gero Ozeano Indikora, bitartean bolintxa atun tropikalei egokituz eta ontzi haundiagoak eraikiz. Hori ez zen XVI. mendeko bakailao arrantza bezala, hasieran dimentsio kolonial bat bazen (Senegal ez zen independente baizik eta AOFeko eskualde bat).

Bigarrena, politika: Lapurdin ez da inoiz izan kofradiarik, ez hurbileko jaurlaritzarik tokiko ekonomia sustatzeko. Gipuzkoatik Galiziaraino zegoen ontziteriari aurre egin nahi zion Parisek, hori izan da 1980ko hamarkadatik egoera aldatu duen indarra: itsasgizon gutiagorekin “espainolak” bezainbertze harrapatzeko teknikak: trabes sarea, arraste pelagikoa, bioaniztasunean dakizkigun kalteekin. Horien garapenarekin bultzatu zen Hendaiako portua.

Hirugarrena: tokikoari ez neurtzea. Askotan errana izan da EHko arrain enkante haundiena Gasteizko aireportua zela. Gure arrain kontsumoa ez da gehiago gure hurbileko itsasoari (Bizkaiko Golkoari) zuzenean lotua. Nere lankide batek dion bezala, gaur egun EHra inportatzen dugun arrain kopuruaren ordez nahi bagenitu bertakoak arrantzatu, sekulako kolpea litzateke bertako arrain populazioentzat.

Hala eta guziz ere, badaude gure Golkoan gutiegi baliaturiko arrainak: Lapurdin txitxarroa ez dugu aski baliatzen, Gipuzkoan ta Bizkaian berdin berdelari dagokionez, bertzela ere takarta (edo paneka), papardoa, makaela, boga... Horietarik asko “pobreen janaria” izateagatik baztertuak izan ziren. Bada garaia horrelako estigmak aldatzeko, mundua zalu aldatzen ari zaigu eta.

Zein tristea berdelaren gutieste hori: iaz Gipuzkoa eta Bizkaiko portuetan 8.474 tona saldu ziren, baina 770 tona bakarrik jan, %9 baizik ez. Gainontzeko %91 abereak elikatzeko zen, ez bada bota. Bitartean Norvegiako izokina inportatu, ta Barents itsasoko bakailaoa.
berria.eus/paperekoa/1898/012/

Aldiz Jokin Sagarzazuk dio urteak direla Kantauri itsasoko legatza eskas dela, baina hori ez da hala. Populazio iberiarra ez dago gaizki, eta Golko iparrekoa nahiz eta azkenaldian behera joan oraindik ondo dago:

Dena den: utzi izokina inportatzeari eta berdel gehiago jan

Jarraitu

@ng berdelarenak aaasko harritu nau beti. Merkea eta ona, oso ona, baina arrantzaleek beraiek gutxietsia.

Aitak beti esaten du, bera txikia zenean, auzokoak antxoa erabiltzen zuela baratza ongarritzeko... modak zer diten.

@GariGaraialde ba nere aitatxik ere bizpahiru aldiz erabili izan zituen antxo buruak (amatxik lan egiten zuen kontserbategitik berreskuratuak) arto soroa ongarritzeko. Baina (kontatutakoaz ongi oroitzen banaiz) buruak bakarrik, arrain osoa ez.
Aitak kontatu zidanez, kaioak itsas bazterretik baserrira etorrarazteko moduko kiratsa...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea