Lagun on batek laguntza eskatu dost alderdi politiko baten kartelak jartzeko baina ez dakit azaltzen zeba atzeraka botatzen dost.
Ulertzen dot garai bateko lana bolondres itten zala (seguruenik arazotako txikixena dirua izango zan), baina gaur egun erakundetan barruraino sartuta egonda ta edozein partidok beste finanziaziño eukitta halako ezdakitzer bat ematen dosta hola funzionatzia.
Ni ez nao lanian ta munduko denbora dana daukat.

Ez dakit nerekoikerixia dan eta ya ez naizela mobitzen ezertarako diru barik ala partido politiko batek garai bateko prekaridade egoeria aprobetxatzia funtzionamendu prekario bat justifikatzeko.
Ze iruditzen jatzue? Ondo azaldu naiz? Debatia nahi dot

@PatxiVidrio Bueno, nik esango neuke zure lagunan partido hori bakarrik ez; bestiak be antzera funtzionatzen dabela kartel pegaketan behintzat. Ez dot uste iñok pegatzaillieri ordainduko detsanik, herrixetan behintzat. Hartu alderdiko gazterixako batzuk, "zuek kartelak pegatzera", eta akaso bokata batzuk ordaindukotse. Hiriburu baten igual gauzia aldatuko da, ez da gauza bera-ta 100 eta 10.000 kartel pegatzia.

Jarraitu

@txikillana @PatxiVidrio nik ezagutzen dut alderi batera propaganda banatzeagatik ordaintzen zutelako gerturatu zen bat, eta gero bidea egin zuen herri eta aldundi mailan (ideologikoki gertuen zuen alderia zen, hori egia da).

Gero, bidelagun okerren alde apustu egin eta bidea eten zitzaion.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea