Ez da oso iritzi popularra izango ziurrenik, baina ni Foru Aldundiak desagertzearen alde.
Fiskalitate ezberdintasuna, garraio eta bidesari politika eta deskontu ezberdintasuna, basogintza politika ezberdina (?), burokrazia maila gehigarria, etab... oso lurralde txikirako eta estatu egituretarako kaltegarri #utikan
@urtzai Zabaldu beharko litzatekeen meloia.
@txikillana @jozulin nik egunerokoan sufritzen ditudanak: araban bizi baina gipuzkoan lan egin (autopistako VIAT deskonturik ez, 2-3 txartel erabili behar garraiobide publikoetarako, dirulaguntza edo errenta aitorpenetan traba eta atzeratzeak besterik ez, tramite administratiboak egiterakoan N webgune eta prozesu ezberdin, lurralde baterako balio duenak agian besterako ez...). Besteren bat bururatuko zait gerora ziur
@txikillana @jozulin Eta gero, katramila guzti hori egunero martxan egoteko beharrezkoa den egitura eta jende gehigarriak suposatzen duen gastua dago
@jozulin @urtzai @txikillana
Sartuko gara, okupatuko dugu ta Xabier Leteren lekuan entsaiatuko dugu.
Diputazio okupazio!
#BaldinBada
https://youtu.be/oRK5xKHCmi0