Atzo estropadetan, detaile batek harritu/poztu ninduen.
Epaileak, traineruei azalpenak ematean, euskaraz egiten zuen, eta gazteleraz, zuzenean Cabori galdetzen zion.
Ez zuen orokorki elebidun jokatzen, euskaraz ari zen, eta 'kanpotarrari' egiten zion gazteleraz.