Jarraitu

Bidasoa 2018-2023 filmak 3. astea egingo du zine aretoetan.
Ikusi ez baduzu, oraindik gaiaz zaude.

Badakit dokumentalaren promozioari ematen diodala garrantzia handien, baina ez da Bidasoako muga pasa nahi duten pertsonen inguruan egin den lehen dokumentala, ez eta nik parte hartu dudan bakarra ere.

2018ko udazkenean, Irungo Harrera Sarea sortu berria zenean, Juanmi Gutierrez-ek filmatu zuen produktora familiarrarekin. Muntaia amaitu aurretik hil zen eta Pello semeak amaitu zuen.

vimeo.com/314184214

2022an, Yurena Carrero, Marina Perosanz eta Natalia Berridi Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazioko ikasleek ekoitzi zuten
argia.eus/multimedia/dokumenta

Hiru filmak gai beraren inguruan, hiru filmak ikuspegi ezberdinetik eta hiru filmak ezinbestekoak azken 5 urtetan Bidasoa ibaiak irudikatzen duen estatu espainiar eta frantziarraren arteko mugan gertatzen dena ulertu eta Irunen antolatu den sare herrikoia ezagutzeko.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea