Zer erosi duzue Durangoko Azokan? Nik kiku labur bat egin dut, jendez gainezka zegoelako heldu naizenean, eta Astiberrik argitaratu berri duen #Palestina komikia baino ez dut erosi, @julengabiria​k euskarara ekarritakoa. Hori izango da nire #IrakurtzekoDA @elegose

Jarraitu

@desertorea @julengabiria @elegose
Nik ere Palestina erosi dut (eta, ez inorri esan, sinatu egin zidan 'inkognito' zihoan Julenek).

Semeak gastu handiagoa eginarazi digu.

@GariGaraialde @desertorea @elegose "Palestina"-rekin egin dudan lehenengo sinadura izan zen zurea, Gari! Ez dakit horrek balio erantsirik ematen dion liburuari, baina nik asko estimatzen ditut holako mugarritxoak. Eskerrik asko, beraz!

@julengabiria @desertorea @elegose Izugarri estimatzen ditut nik ere, eta ostiralekoa bihotzez eskertzen dizut.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea