Atzo, Euskadi Irratian, Numenorko zuhaitz zuria eta Gernikako arbolaren arteko lotura mito-poetikoa aztertzen zuen gizon bati egindako elkarrizketa aditu nuen.
Semeari aipatu nion, izugarrizko aurkikuntza balitz bezala, eta hark, bi arbolen arteko antzekotasunaz, jada, eginak zituen hausnarketa guztiak bota zizkidan...
Monstruo bat sortu dugu.