Jarraitu

Izugarria iruditzen zait nerabeei 'segurtasunari' buruzko oharrak emateko pistolaz armatutako poliziak joatea institutuetara.
Izugarria Jaurlaritzaren aldetik, bidaltzeagatik, eta izugarria PioBaroja institutuaren aldetik, onartzeagatik.
Izugarria ere, ikasleen gehiengoari normala iruditzea klasean polizia armatua sartzea.

@alexgabi oso handia.
2. hezkuntzan antzeko egoera bat bizitu genuen, baia eskolak, armatuta zetoztela jakitean, zerbitzuari uko egin eta enpresa pribatu bat kontratatu zuen 'ikastaro' hori emateko.
Oraingoan, ikastetxeak aukera eman die ikasleei kontzientzia arrazoiengatik uko egiteko, baina aukera horren berri, soilik kexua azaldu duen ikasle bakarrari eman dio.
Semea ondo hezitu dugula berretsi dut gaur.

@GariGaraialde nola egongo gara hemendik 10 urtera? Poliziak pistolarekin institutuan, Osakidetza kaput eta seguru pribatuarekin? Ez dakit, baina Estatu Batuar kutsua hartzen diot nik guzti honi ... 😥

@txapisotegi @GariGaraialde nireenean ere, berdin. Ondoren nire semeak galdetu zuen ea zergatik eraman behar zuten poliziek pistola gai hori jorratzeko, ez zuela ulertzen. OOGko kide batek kontatu zidan sekulako lotsa sentitu zutela galdera hori haur batengatik entzutean. Baina berandu.

@txopi @txapisotegi Guri antzeko zerbait gertatu zitzaigun 2. hezkuntzan. Lehenengoz etorri ziren eta semearen klaseari tokatu. Kexua adierazi nion zuzendaritzari, eta haiek ere ohartu zirela esan zidaten, baina ez zitzaiela hitzaldia suspenditzea okurritu. Hutrengoetarako neurriak hartu nahi zituztenez, Hezkuntzari ados ez zeudela esan zioten.
Jaurlaritzak erantzun zuen 'uniformea' pistolarekin zela, beraz banatu ezina zirela hitzaldia eta pistolak.

@txopi @txapisotegi Eskolak erabaki zuen, Hezkuntzak doan eskaintzen zuen zrbitzuari uko egin eta hitzaldi horiek elkarte pribatu bati kontratatzea, ordainduz.
Ez zieten beste aukerarik eman.

Nire kexua EHIGEri adierazi nion, haiek ere ez zuten logiko ikusten polizi armatuak ikasgelan sartzea, baina ez dakit zerbait egin/lortu zuten.

@txopi @txapisotegi Oraingoan erdi-pozik geratu naiz, semeak, armatutako poliziak ikustean, irakasleari esan baitzion bera ez zela hitzaldira sartuko.

Den-dena ez dugu gaizki egin!

@GariGaraialde pistola eta uniformea banaezinak... Eskola eta pistolak elkarezinak direla pentsatzen duen arduradunik ez egoteak kezkatzen nau. Ze nik fokua eskoletan jarri ordez ertzantzan jarriko nuke. Barne sail osoan ez dago inor horrelakoek krak egiten dionik? Benetan?
Eta konponbidea erraza da: uniformerik gabe joan eta kitto. A, eta eskola batera euskaldunak bidali eta kitto. Nori bururatzen zaio XXI. mendean eskola batean ikastaroa gazteleraz ematea? @txopi

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea