Komunikabide batzuek hasi dira planteatzen Blueskyko jardueraren kopia bat Mastodonen egiteko aukera. Badirudi baten batek erabakia hartuta duela.
Nik ere erabaki bat hartu dut: ez dut Blueskyko jardueraren ispilu den konturik jarraituko.
Zergatik? Oso erraza. Komunikabide batzuk Mastodonekiko duten jarrera etengabeko errespetu falta delako eta sei urte luze iraun duelako (eta falta dena...).
Eztabaida bat proposatzen dizuet: crosspostina debekatu beharko luke gure instantziak?
@desertorea ez dut uste beharrezkoa denik. Nik jarraitzen ditut beste herrialde batzuetako medioetako bird.makeup horietakoak eta ez dute kalte egiten.
Ikusi beharko dutena da hemengo erreplikak jarduera duela, interakzioa eta oihartzuna.
@theklan adibidez, arazo bat izan daiteke gure zerbitzariaren baliabideen erabilera, banda zabalera, datu basea, moderazio beharra... haiekin ezin hitz egiteko.
@desertorea baina hori gertatuko da adibidez botak baimentzen duen edozein instantziarekin
@theklan bai, botena beste eztabaida mamitsua da.
@desertorea ez dut uste estrategia komunikatibo ona denik "hau ez da eskalagarria" eta "han ez nau inork jarraitzen" mezuak ematen dituelako.
@theklan ez dut ulertzen zer adierazi nahi duzun "han ez nau inork jarraitzen" esaterakoan. Azaldu apur bat, mesedez.
@desertorea blokeatzen baduzu, demagun, Berria, bot bat delako, ezingo dugu inork jarraitu.
@theklan @desertorea nola?
Nik Berria (edo beste bat) blokeatuko banu, inork ez zenukete ikusiko?
@GariGaraialde @desertorea ez, ez! Instantziak blokeatuko balu!
@theklan @desertorea a bale.
@andergortazar @theklan @desertorea
jalgi.mastodon.eus instantziari buruzkoak hemen dituzu:
https://mastodon.jalgi.eus/about/more