Ba pixkat flipatzen ari naiz @X_net bidez ezagutu dudan honekin. theyseeyourphotos.com/
Ze gauza bat da jakitea gure mugikorreko argazkiak ikusten dituztela, eta bestea da jakitea zenbat datu ateratzen dituzten argazkietatik.

@txapisotegi @X_net nik segapotoarekin atera eta editatu gabeko argazki batzuekin egin dut proba, eta bisualki agerikoa ez den edo hortik errazki intuitu ez daitekeen infomazio bakarra argazkiaren data eta ordua, eta kamera modeloa dira (kamera digital guztiek EXIF datuetan gordetzen dituzten datuak).
Posizionamendua beti dut desaktibatuta.
Arrastoa uzten dugula jakitea garrantzitsua da, baina...

Jarraitu

@txapisotegi @X_net Ez diot ez duenik asmatu, baina begiratu ea kameraren posizinamendua ere itzalita duzun.
Nik argazki hau jarri diot, eta ez du kokalekua atzeman, eta Midhope gaztelua da, Outlander seriean ateratzeagatik ezagun eta erreklamo turistiko bilakatutakoa.
Nik ere flipatu dut erramintak kontatzen duen guztiarekin, baina gehiena deduzitu egiten du (badirudi oporretan dagoen klase ertaineko famili bat dela...).
Beste batean Edinburgoko gaztelua ezagutu du, baina hain zen agerikoa...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea