2024/11/14. 'Diario de Noticias de Álava' argitaratzen duen Ediciones Izoria 2004 SLk 337.507,26 euroko diru-laguntza jaso du Jaurlaritzatik "[...] komunikabide profesionalek zabaltzen dituzten edukiak sortzean, lantzean eta argitaratzean adimen artifizial generatiboak duen eragin negatiboa minimizatzeko".

2024/12/09. Diario de Noticias de Álava: "El nombre en euskera más antiguo que existe según la inteligencia artificial".

Amorragarria eta iraingarria hamaika geruza ezberdinetan 😤😤😤😤
-Irakurleak tontotzat hartzen ditu.
-Hizkuntzalarien lana mespretxatzen du.
-Ikusi beharko litzateke teknikoki iruzur fiskal/legala ote den jaso duen diru-laguntza horrekiko behintzat.
-Erredaktorearen zeregina ere makinak gomitatzen dituen txorraden kopipega egitera mugatzen du.
-Euskararekiko irudi exotiko/anzestral/arrotz/bitxikeria egonkortzen eta finkatzen laguntzen du...

Jarraitu

@joxe Noticias taldeak estilo horretako 'artikulu' igari argitaratu ditu (AAren araberako "ezdakitzer' hoberena/handiena/politena).

@GariGaraialde badakit, badakit. Uste nuen 'adimen artifizial generatiboaren kalteak ekiditeko diru-laguntzak' jasotzeko konpromiso minimoa zela horrelako p*tamierda gehiago ez argitaratzea. Igual zoratuta nago. 🤷🏻‍♂️

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea