Jarraitu

Holakoak azaldu dira Irunen azken aldian, euskarazko hedabideetan argitaratu diren iritzi artikulu batzuen mezu bera dute, eta 'Devenir Europa' faxistek jartzen dituzten pegatek ere bai. Lakaxita gaztetxean pintada faxistak egin dituzte... Ez dakit lotuta ote dauden, baina mezua sukalderaino sartu zaigu.

@GariGaraialde :( Ai ama… erratza hartzera noa, ea sukaldetik ateratzeko aukera dugun!

@izarobasurko Erratza baino gehiago beharko dugu, baina zerbait egin beharra dago, bai. Garai latzak datozkigu esatera nindoan, baina ez: garai lazak bizi ditugu @GariGaraialde

@GariGaraialde Zein nahiago, mediku ona ala mediku euskalduna? Bateragarriak direnean. Maltzurkeria berberaz egindako galderak biak.

@GariGaraialde LaKaxitan pintadak egin badituzte asuntu txarra. Ez dakit nola sar litekeen edo ausart litekeen horrelakoak egitera.

Ez dakit Adin Artifiziala edo Itzultzaileen kontua izango den, baina espero euskaldunik ez egotea guzti honen atzean.

Bazterrak nahasten dabiltza, eta ez Irunen soilik.

Harrera Herria Euskal Herrian :bihotzgorribeltz:

@bertol Ez dezagun gure burua engainatu, euskaldunak badira eta badakigu. Euskarazko hedabideetan artikuluak idatzi (eta sinatzen!) hasiak dira, eta Zuzeu-ko iruzkingileen artean ugari dago. Ez estetika naziarekin, baina 'gu bai, haiek ez' pentsamendua dutenak... eta hauek arriskutsuagoak dira; etsai direla ohartzea kostatu egiten zaigulaki.

@GariGaraialde 'gu bai, haiek ez' nik ez ditut euskalduntzat hartzen, niretzat euskalduna izatea besteekiko Errespetua eta Hurbiltasuna dakar eta; baina bai, balitike euskaldun izatearen definizioari kasu eginez gero, Zuzeu-ko kasuak bezalakoak izatea.
Azkenean, batek baino gehiagok euskaldun izatearena nahi degun moduan ulertzen dugu, batzuetan estandarretatik kanpo.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea