Euskal Herriko mutilek ere jasotzen dituzte molde horretako podcastak eta sare sozial kontuak. Ez dakit horri behar bezalako arreta eta garrantzia ematen ari gatzaizkion. https://mastodon.online/@mastodonmigration/113878737735358702
@jklakasta Hortaz aritu ginen aurrekoan guraso batzuk. Oso urruneko gauzak balira begiratzen diegu (V0X oso frikia iruditzen zaigu), baina mezu horiek, poliki-poliki, geure semeen burmuinetan sartzen ari dira, gu ohartu gabe.
@jklakasta Ez da erraza, baina geure seme-alabekin politikaz, sexuaz, faxismoaz edota sare sozialez hitz egiten ez badugu, jai dugu... eta gauza horietan hitz egiteko, haiekin hitz egiten ikasi behar dugu, huntaz eta hartaz.
*Hitza egitea ez da txapa ematea.
@GariGaraialde Oso ados. Agian hitz egiteaz gain, hasieran, haiekin batera, haien ondoan, kontsumitu behar ditugu podcastak eta. Ez debekatuz, baina bai bideratuz, iruzkinduz...