Ama hizkuntza euskara duzuen adin bereko 4 haur bazarete -eremu erdaldundu batean bizi zaretenak-; jakin, arrazoi horrexegatik eskolan gela ezberdinetan sakabanatuko zaituztetela.
Eskola askok "berdintasuna"ren izenean darabilten irizpidea da.
#AmaHizkuntzenNazioartekoEguna
@NEScaloni Nik esperientzia bakarra dut, 2010ean 3 urteko aurren gelan sartu zen gure seme Haitzena, Irunen. Giro euskalduna zuen ikastetxe batean.
Bi gela, 'euskaldunak', etxetik euskara eta euskararako jarrera zekartenak eta euskararik gabeak.
Emaitza, euskaldunek, beste guztiek bezala, berehala egin zuten gaztelerara, ez euskaldunek izugarrizko zailtasunak izan zituzten euskarara hurbiltzeko.
@NEScaloni Lehena, giro euskladunetik zetozela esan zuten askok gezurra esan zuten: Gu/Haiek sailkapen batean ez zuten Haiek izan nahi, baina bi gurasoak euskaldunak izan arren eta seme/alabari euskaraz egingo ziotela esan/sinistu arren, bikoteak gazteleraz egiten zuen, eta haurran oso goiz hasi ziren gazteleraz egiten.
Bi, ingurune guziaren ondorioz, haur (benetan) euskaldunak ere, laster hasi ziren gazteleraz haien artean.
@NEScaloni
Hiru, euskararik ez zutenek, ez zuten sekula euskararik jaso (Eskolaren martxarekin oso gustura izan arren, beti harritu ninduen zein euskara gutxi ikasi zuten haur batzuk, irakasleen jarrerari buruzko dudak izan afrte. Inolako frogarik gabe, baina dudak).
Lau, euskaraz aritutako taldean 3-4 lagun kenduta, beste guztiekin gaztelerazko harremana eraiki zuen Haitzek. 3-4 horiek etxetik zekarten jarrera 'erradikala'
@NEScaloni
Beti galdetu izan diot nire buruari ea gela nahasiak izan balira, euskara jaso ez zuten horietatik zenbatek izango zuten harreman pixka bat handiagoa.
Eskua sutan jarriko nuke (ez nirea!), 3-4 lagun horiek ez luketela euskara gutxiago egingo gela nahasian izan balira.
Baina esan bezala, esperientzia bakarra dut.
@urtzai @NEScaloni Baina geure kasuan, nukleo 'gogor' ginela gero oahrtu ginen. haiseran denak ziren 'guk etxean euskaraz egiten dug!' eta ibilian-ibilian, haurrek 7 edo 8 urte betetzen, ohartzen zara guraso askok ez duela jarraitzen hasieran bezala. 'ya, baina eske...'
Gure semearen nukleo 'gogorreko' baten amak ez daki euskaraz, eta gurasoek gazteleraz egiten dute. Baina euskararako jarrera aktibo bat dute, TB jartzerakoan, kultur edukiak kontsumitzerakoan... Horrek egiten du bidea.
@GariGaraialde @NEScaloni bai galdetegi bat ez da serioa. Egoera ezberdina da guztiz, baina nik uste dut nire alabaren gelan ikusita, HHra pasa baino lehen gurasook bagenekiela zeintzuk ziren etxean euskararen erabilera bultzatzen zutenak eta zeintzuk ez.
Orain lau urte ditu eta egoera ez dela aldatu esango nuke. Eta guk hori antzeman bagenuen gure haurren eskolaz kanpoko lagun taldeak osatzeko (zeren beste gelan daude horietako asko), ziur nago irakasleak ez direla gu baino inozoago izango.