Hemen eman dudan toot baten erantzuna dela eta, buruari bueltaka nabil ea zein litzateken modu zuzena.
Galderan AAk sortutako argazkia zioen, nik AAz sortutakoa erantzun dut, hobe litzatekeelakoan, baina ez dut batere argi.

AAk sortzen du, edo AAz sortzen dugu?

@GariGaraialde Nik AAz sortutako erabiliko nuke, bestela ikuspegi magiko/erlijiosoari bidea ematen diogu.

@birasuegi @GariGaraialde asteon nonbait ikusi dut eztabaida bat, gainera, "AAz sortutako lanetan ez dago sortzailerik, eta beraz ez dago egile eskubiderik" esalditik abiatuta.

Horrek asumitzen du AAk zerotik sortzen duela, eta ez da egia, memorian duenaren refritoa egiten du, bestek sortutakoarekin.

Apuratzen banauzue, 'AAz sortutakoa' ere ez. Izatekotan, AAz egokitutakoa, berriz nahastua, berregindakoa, edo horrelako zerbait...

@joxe @birasuegi hori zen bigarren galdera, baina txapa gehiegi zelakoan, ez dut idatzi... 😉

@igebara @joxe @birasuegi eztabaida hori (zure tesi bera defendatzen) Pixelfeden izan dut aste hasieran 🤣🤣

Jarraitu

@joxe @igebara @birasuegi ttak!
Gaur egun ez da ilargia bakarrik AAz eraldatzen dena. Telefono askok filtratzen du argazkia AAz (fondoa batez ere), emaitza 'txukunagoa' izan dadin. Gure bulego aurrean atera ziguten argazki batean, Junkal elizako kanpandorrearen itxurarekin flipatu nuen... AA zen. GPSaren bidez 'zekien' zer erakutsi behar zuen.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea